[itzul] Alokutiboaren erabilera, gizon-emakumeen talde batean
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile a bildua eibar.net
Ost, Eka 12, 19:41:55, CEST 2013
Ziur aski, zerrenda honetako inork ez luke sekula esango lagun talde batean noka/toka berriketan ari direnek gainerakoak baztertzen dihardutenik. Ez dugu horrelakorik inon irakurri; entzun ere ez.
Kontua ez da hori, kontua da zerrenda hau -txalma gaineko zerbait galdu ez badut behintzat- ez dela lagun-talde batena -hitzaren zentzurik meharrenean- elkar ezagutzen ez duten ofizio-kide batzuena baizik; eta 'orain arteko' euskaran -nik dakidala, eta baditut urtetxo batzuk- ez dut uste ezezagunekin hitanorik inoiz erabili izan denik. Guk behintzat hala ikasi genuen etxean: kanpokoekin, ezezagunekin, gurasoekin eta jende nagusiarekin zuka, abadearekin berorika, gertukoenekin -edadez, adiskidetasunez- hika, eta txakurrarekin eta astoarekin noka. Ez dut gomutan zein zen etxeko beste abereekin genuen berriketaldi-mota.
Jabier Alberdiren Euskararen tratamenduak: erabilera tesiak, gaia luze eta zabal jorratzen duenak, garbi asko esaten du: "Talde baten aurrean mintzatzerakoan nekez agertuko da hitanorik, taldekide guztiekin bakarka hika aritu ezik" . Nik ez diot ezer gehituko horretan jantzia dagoen ikerlari bati.
Amaitzeko: barka bieza 'itzul' zerrendaren moderatzaileak kontu hau plazaratzeagatik, hau ez baita zerrenda honen xede.
Begoña Azpiri
________________________________
De: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
Enviado el: asteazkena, 2013.eko ekainak 12 14:15
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Alokutiboaren erabilera, gizon-emakumeen talde batean
Inaziok ederki esplikatu zuen nik haurtzaroan etorri ederreko hainbat eta hainbat eta hainbat goierritar euskaldun osori entzundako erabilera:
http://tech.groups.yahoo.com/group/itzul/message/14192
Oso-oso gogoan dut, adibidez, nola baserri bateko bi maizterrek (emakume bat eta gizon bat, elkarren senide) beti hika egiten zioten elkarri, jabea aurrean zela. Jabeari errespetu handia zioten, eta hari beti eztabadaka egiten zioten, baina haren aurrean ere, elkarri beti hika; horrek ez zuen esan nahi jabea baztertzen ari zirenik, alokutiboaren marka zeramaten esaldien zuzeneko hartzailea nor zen markatu besterik ez zuen egiten, zeharkako hartzaileak jabea eta belarriak erne zituen honako hau (muttikoa, artean) izanik.
Ondo ibili,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-06-12 13:54(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
Zenbaitek bestela uste badu ere, talde baten barruan biren artean alokutiboa erabiltzeak (nahiz toka, nahiz noka) ez ditu taldeko gainerakoak baztertzen (direla emakume, direla gizon). Ez, behintzat, orain arteko euskaran. Hiketa gorde den tokietan, taldearen barruan nor norekin ari den, noka (emakume bati), toka (gizon bati) edo alokutiborik gabe (hainbati egiten dienean edo eztabada ari denean: http://www.ehu.es/seg/gizt/5/1/3) arituko da, trataera batetik bestera igaroz: trataera horiekin, nori zuzentzen ari zaion eta harekin zer konfiantza mailan duen erakusten du, ez besterik.
Bi solaskideri hika egin badiet, aurrez aurre ere lehenago hika egin diedalako da, gure artean hainbatetan hitz egin dugulako; haietako bakoitzarekin dudan konfiantza maila besterik ez dut adierazi horrekin, taldeko beste inori begirunea galdu gabe. Galbidean dugun alokutiboaren alde, orain arte berezkoa izan duen erabilera emanez.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-06-12 12:50(e)an, Itzultzailea - Eibarko Udala(e)k idatzi zuen:
Ez nekien zerrenda hau bakarrik gizonezkoendakoa zenik...
Begoña Azpiri
________________________________
De: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
Enviado el: asteazkena, 2013.eko ekainak 12 11:41
Para: ItzuL
Asunto: [SPAMB] Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
Importancia: Baja
Jon, hire mezuari izenburua eman dion gaiari helduta, Euskaltzaindiak ez ziguk horretaz araurik eman, baina besteak beste Zubiritarren Euskal gramatika osoan halaxe agintzen zigutek («Euskaraz, multzo baten erdia adierazteko, plurala erabiltzen da; beraz, ikasleen erdiAK esan behar da, ez *ikasleen erdiA», 2000. urteko argitaraldiko 150. orrialdean). Besterik adierazi ziguk, ordea, Patxi Goenaga euskaltzainak («Euskal neurri sintagmen azterketa baterako: zenbat x, zenbat x-ago, zenbat x gehiago...», Jean Haritschelhar-i omenaldia, 2008, ISBN 978-84-95438-33-1, 222. orrialdea):
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/acbabc85/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago