[itzul] Alokutiboaren erabilera, gizon-emakumeen talde batean

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) aixe a bildua ctv.es
Ost, Eka 12, 19:59:59, CEST 2013


«Talde baten aurrean mintzatzerakoan nekez agertuko da hitanorik, 
taldekide guztiekin bakarka hika aritu ezik» esaldiarekin ez nator bat: 
ez da hori, behinik behin, neronek ezagutu dudan erabilera. Esan bezala, 
baserriaren jabearekin sekula ere zuka baizik ariko ez liratekeen 
maizter haiek, beren artean, noka eta toka aritzen ziren gozo-gozo, 
euskara bizi aberatsean.

Ikuspegi kontua da, orduan: egunero lankide zaituztedan itzulkideok, 
nolabait ere, adiskidetzat ez (guztiak ez, behinik behin, aurrez aurre 
zuotako gutxi batzuk besterik ez baitut ezagutu), baina bulegoko 
kidetzat eta bizilaguntzat zaituztet dagoeneko. Hortik dator hika 
aritzearena, konfiantza giroan.

Aurrerantzean ere egingo ditut halakoak segur aski, eta ez hartu, arren, 
txartzat.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476



2013-06-12 19:41(e)an, Itzultzailea - Eibarko Udala(e)k idatzi zuen:
> Plantilla normalizada para WORD
>
> Ziur aski,zerrenda honetako inork ezluke sekula esangolagun talde 
> bateannoka/toka berriketan aridirenek gainerakoakbaztertzen 
> dihardutenik. Ez dugu horrelakorik inon irakurri; entzun ere ez.
>
> Kontua ez da hori, kontua da zerrenda hau --txalma gaineko zerbait 
> galdu ez badut behintzat- ez dela lagun-talde batena --hitzaren 
> zentzurik meharrenean- elkar ezagutzen ez dutenofizio-kidebatzuena 
> baizik; eta 'orain arteko' euskaran-nik dakidala, eta baditut urtetxo 
> batzuk- ez dut usteezezagunekinhitanorikinoiz erabili izan denik.Guk 
> behintzat halaikasi genuen etxean: kanpokoekin, 
> ezezagunekin,gurasoekin eta jende nagusiarekin zuka,abadearekin 
> berorika, gertukoenekin --edadez, adiskidetasunez-hika,eta 
> txakurrarekin eta astoarekin noka. Ez dut gomutan zein zen etxeko 
> beste abereekin genuen berriketaldi-mota.
>
> Jabier Alberdiren /Euskararen tratamenduak: erabilera /tesiak,gaia 
> luze eta zabal jorratzen duenak,garbi asko esaten du:"Talde baten 
> aurrean mintzatzerakoan nekez agertuko da hitanorik, taldekide 
> guztiekin bakarka hika aritu ezik" .Nik ez diot ezer 
> gehitukohorretanjantzia dagoen ikerlari bati.
>
> Amaitzeko: barka bieza 'itzul' zerrendaren moderatzaileak kontu hau 
> plazaratzeagatik,  hau ez baita zerrenda honen xede.
>
> Begoña Azpiri
>
>
> ------------------------------------------------------------------------
> *De:* Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
> *Enviado el:* asteazkena, 2013.eko ekainak 12 14:15
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Alokutiboaren erabilera, gizon-emakumeen talde 
> batean
>
>
> Inaziok ederki esplikatu zuen nik haurtzaroan etorri ederreko hainbat 
> eta hainbat eta hainbat goierritar euskaldun osori entzundako erabilera:
>
> http://tech.groups.yahoo.com/group/itzul/message/14192
>
> Oso-oso gogoan dut, adibidez, nola baserri bateko bi maizterrek 
> (emakume bat eta gizon bat, elkarren senide) beti hika egiten zioten 
> elkarri, jabea aurrean zela. Jabeari errespetu handia zioten, eta hari 
> beti eztabadaka egiten zioten, baina haren aurrean ere, elkarri beti 
> hika; horrek ez zuen esan nahi jabea baztertzen ari zirenik, 
> alokutiboaren marka zeramaten esaldien zuzeneko hartzailea nor zen 
> markatu besterik ez zuen egiten, zeharkako hartzaileak jabea eta 
> belarriak erne zituen honako hau (muttikoa, artean) izanik.
>
> Ondo ibili,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-06-12 13:54(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>>
>>
>> Zenbaitek bestela uste badu ere, talde baten barruan biren artean 
>> alokutiboa erabiltzeak (nahiz toka, nahiz noka) ez ditu taldeko 
>> gainerakoak baztertzen (direla emakume, direla gizon). Ez, behintzat, 
>> orain arteko euskaran. Hiketa gorde den tokietan, taldearen barruan 
>> nor norekin ari den, noka (emakume bati), toka (gizon bati) edo 
>> alokutiborik gabe (hainbati egiten dienean edo eztabada ari denean: 
>> http://www.ehu.es/seg/gizt/5/1/3) arituko da, trataera batetik 
>> bestera igaroz: trataera horiekin, nori zuzentzen ari zaion eta 
>> harekin zer konfiantza mailan duen erakusten du, ez besterik.
>>
>> Bi solaskideri hika egin badiet, aurrez aurre ere lehenago hika egin 
>> diedalako da, gure artean hainbatetan hitz egin dugulako; haietako 
>> bakoitzarekin dudan konfiantza maila besterik ez dut adierazi 
>> horrekin, taldeko beste inori begirunea galdu gabe. Galbidean dugun 
>> alokutiboaren alde, orain arte berezkoa izan duen erabilera emanez.
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Xabier
>>
>> ___________
>>
>> Xabier Armendaritz
>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>> 01010 GASTEIZ
>>
>> Tel.: 945 174 476
>>
>>
>>
>> 2013-06-12 12:50(e)an, Itzultzailea - Eibarko Udala(e)k idatzi zuen:
>>> Ez nekien zerrenda hau  bakarrik gizonezkoendakoa zenik...
>>> Begoña Azpiri
>>>
>>> ------------------------------------------------------------------------
>>> *De:* Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
>>> *Enviado el:* asteazkena, 2013.eko ekainak 12 11:41
>>> *Para:* ItzuL
>>> *Asunto:* [SPAMB] Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
>>> *Importancia:* Baja
>>>
>>>
>>> Jon, hire mezuari izenburua eman dion gaiari helduta, 
>>> Euskaltzaindiak ez ziguk horretaz araurik eman, baina besteak beste 
>>> Zubiritarren /Euskal gramatika osoa/n halaxe agintzen zigutek 
>>> («Euskaraz, /multzo /baten erdia adierazteko, /plurala/ erabiltzen 
>>> da; beraz, *ikasleen erdiAK* esan behar da, ez */ikasleen erdiA/», 
>>> 2000. urteko argitaraldiko 150. orrialdean). Besterik adierazi 
>>> ziguk, ordea, Patxi Goenaga euskaltzainak («Euskal neurri sintagmen 
>>> azterketa baterako: zenbat /x,/ zenbat /x-ago,/ zenbat /x 
>>> gehiago/...», /Jean Haritschelhar-i omenaldia, /2008, ISBN 
>>> 978-84-95438-33-1, 222. orrialdea):
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/867f1e1f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago