[itzul] emanez/emanaz
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
As, Mar 19, 17:32:00, CET 2013
Gotzonek dagoeneko aipatu duen EGLUko testuarekin bat dator Patxi
Petrirena, EIMArentzat egindako /Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta
argibideak/ lanean, bai eta daturen bat gehiago eman ere (210. orrialdea):
*9.3.8. Partizipioa eta kasu instrumentala*
Partizipioari /-(e)z /lotura erantsiz egiten diren perpausak bi
modutan erabiltzen dira euskaraz: /-(e)z /partizipioari zuzenean
erantsiz
/(ikusiz, emanez) /eta /-a-/rekin /(ikusiaz, emanaz)./ Batasunerako
araurik ez
da eman, eta testuetan /-a/ gabeko eredua da nagusi.
/Ikusiaz /ereduan, partizipioa /-a /amaierakoa duten aditzetan /-e/
sartzen da: /boteaz, atereaz…/
Nire belarrira, mugatzailea duten formak herrikoiagoak dira; eta
mugatzailea gabekoak, jasoagoak.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130319/41dd95c1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago