[itzul] "Laboral kutxa"?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Maiatza 3, 10:39:16, CEST 2013
"Laboral" izen berezi gisa hartuta badago, ez dut ulertzen "Laboral Kutxa"k
non duen gramatika-akatsa. Tankera berekotzat ikusten ditut, adibidez, "La
Equitativa eraikina", "Cosmopolitan aldizkaria" edo "Metropolitan museoa".
Horrek ez du ezertan eragozten beste kritika-ildoa, hots, Euskal Herriko
kreditu-erakunde batentzat gaztelania hutsezko izen berezia aukeratu
izanari zuzendutakoa.
Xabier
Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
maiatza 3 10:25):
> Bai, hala da, "diruak ez du euskaraz egiten", Jonek dioen bezala. Badakigu
> non bizi garen, eta gure hizkuntzaren osasuna zakurraren "putza"
> (sinonimoa: "kutxa"..., bale, Ramon, nahiz eta txiste txarra izan) axola
> zaiola gure jende puntuzkoari. Baina horrek ez du lardaskeria
> justifikatzen. "Laboral kutxa" gaizki dago, eta esan egin behar dela uste
> dut. "Bilbao Bizkaia Kutxa" eta "Gipuzkoa Donostia Kutxa" gaizki zeuden
> bezala. Berorietan lan egiten genuen euskara teknikarion proposamena zera
> izan zen: "Bilbo eta Bizkaiko Kutxa", "Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa":
> erran gabe doa inola ere ez zutela onartu, eta arrazoi nagusia imajina
> dezakezue zein izan zen, ama preso bati bere ziegatik "Pirritx (pi-pi-pi)
> Porrotx"en posterra kendu ziotenagatiko berbera. "Vital Kutxa", berriz,
> onargarria zela uste dut: "Vital" akronimo bat baitzen, "Vitoria-Álava"ren
> laburdura-edo, eta horregatik, lato sensu, "Vital (deritzan) Kutxa" uler
> zitekeen. Baina "Laboral" ez da ezeren akronimo.
>
> En fin, gramatika(zko) zalantzak edo zalantza gramatikalak...Beti izan
> ditut, ugari, eta izango aurrerantzean ere. Baina horra...*gramatikal
> zalantzarik, behintzat, ez dut uste...
>
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 maiatza 2 09:50):
>
> Hori da. Izen berezia aldrebesa izan daiteke, baina bakoitzak nahi
>> duena ipintzen du. Eskubidea du horretarako, jakina. Eta besteok
>> kritikatzekoa, bertokoa izanda bertoko izenik ez duelako ipini. Beste
>> historia bat izango zen hasierako euskarazko izenari eutsi eta “Lan Kide
>> Aurrezkia” geroago “Lankide Aurrezki Kutxa” bihurtu balute eta orain
>> “Lankide Kutxa”, esate baterako. Eta erdaraz “la Lankide” esan zezatela.
>> Baina horretarako hasieratik eutsi behar zitzaion euskal izenari. Jende
>> garbatua suertatu, ordea. Marketinak aginduta, orain ez zegoen erremedio
>> handirik, baina hasieratik apustu egin balute… Diruak, ostera, ez du
>> euskaraz egiten.****
>>
>> ** **
>>
>> Jon****
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>> ------------------------------
>>
>> *Nork:* Ramon Etxezarreta [mailto:etxezarreta a bildua telefonica.net]
>> *Bidaltze-data:* martes, 30 de abril de 2013 21:21
>> *Nori:* ItzuL
>>
>> *Gaia:* Re: [itzul] "Laboral kutxa"?
>> ****
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>>
>> KUTXABANK da orduan izen egokia? Zergatik? Kontuak ez duela haserrerik
>> merezi esango nuke. NIk esango nuke Pernandotik Xabier edo Iñigora dagoen
>> tarte berdina dagoela Kutxabanketik Rural Kutxara. Dena den izen propioan
>> kutxa izena daraman guztiei "putza" deitzeko proba egin behar genieke,
>> sasoi ekonomiko hauek irauten duten bitartean behintzat. Irenste kontuak
>> beste baterako... ok!****
>>
>> Ramon ETXEZARRETA AIZPURU - Marina, 9 – 1. ezk.- 20007 - DONOSTIA – SAN
>> SEBASTIAN****
>>
>> ****
>>
>> ****
>>
>> ----- Original Message ----- ****
>>
>> *From:* jon-agirre a bildua ej-gv.es ****
>>
>> *To:* itzul a bildua postaria.com ****
>>
>> *Sent:* Tuesday, April 30, 2013 5:15 PM****
>>
>> *Subject:* Re: [itzul] "Laboral kutxa"?****
>>
>> ** **
>>
>> Laboral Kutxa eta Rural Kutxa aipatu nituen atzo, baina bazegoen Vital
>> Kutxa ere Araban. Konponbidea ez da Kutxa Laborala, ez Kutxa Rurala, ez
>> Kutxa Vitala. Laborala ez da onargarriagoa b jatorra daukalako, ezta
>> Errurala Rurala baino, ez Bitala Vitala baino; Banku Gipuzkoanoa ere ez da
>> Banku Guipuzcoanoa baino euskarago. Ortografiak (garai bateko maileguak
>> idazteko arauak) ez du ez dena badena egiten. Laboral kutxa, Rural kutxa,
>> Vital kutxa nahiz Allianz aseguru-etxea ez dira kritikagarriak gramatikaren
>> aldetik (izen berezia generikoaren aposizioan zuzena baita euskaraz),
>> baizik eta hizkuntza politikaren aldetik Euskal Herriko erakunde batek
>> (Allianz ez besteak) ez dutelako euskaratik sortu euren izena, izen
>> berezia. (Hizkuntza) politikari dagokion aldetik iritzi politikoaren
>> arabera ados edo desados egongo gara kritikarekin (jakina, Euskal Herrian
>> dibertsitatea eta pluraltasuna irentsi behar ditugu, horren atzean gu ez
>> garena ezkutatu arren, munduan zehar herri bakoitzak bere zentraltasunari
>> eta singulartasunari eutsi nahi dion bitartean… Ops, hau esatea ez da
>> politikoki zuzena. Baina, lasai, ez dut barkamenik behar). ;-)****
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>> ------------------------------
>>
>> *Nork:* jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
>> *Bidaltze-data:* lunes, 29 de abril de 2013 17:29
>> *Nori:* itzul a bildua postaria.com
>> *Gaia:* Re: [itzul] "Laboral kutxa"?****
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>>
>> Kaka piloa, bai. Aspaldidanik dago Nafarroan “Rural Kutxa” (hori duk
>> eta!). Baina Kutxa Rurala ez litzateke askoz hobea, ezta Kutxa Laborala ere.
>> ****
>>
>> ** **
>>
>> Banku kooperatibo honen historian, nik dakidala, lehenengo Lan Kide
>> Aurrezkia izena jaso zuen (Caja Laboral Popular), edo lotuta Lankide
>> Aurrezkia, gero lotsatu edo, eta Euskadiko Kutxa (Caja Laboral), eta orain
>> gorotzaren gainean bekorotza. Ez dute inoiz egin euskarazko izenaren
>> aldeko apustu seriorik ez txikirik. Laboral izan da marka hasi-hasieratik
>> eta hor jarraitzen dute, marketinlarien iritziz galdu ezineko
>> erreferentzia, ziur. Baina Laboral gaztelaniaz. Euskaraz “Zein kutxa?”
>> “Laborala” esaten dugunean, “Zein banku” “Guipuzcoanoa” esaten dugunean
>> bezala, izen propioaz ari gara, ez izenak leukakeen esanahiaz. Hortik jo
>> dute Laboral (izeneko) kutxa egitera, Rural (izeneko) kutxa bezala.****
>>
>> ** **
>>
>> Jon****
>>
>> ** **
>>
>> ****
>>
>> ** **
>> ------------------------------
>>
>> *Nork:* Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com]
>> *Bidaltze-data:* lunes, 29 de abril de 2013 17:02
>> *Nori:* ItzuL
>> *Gaia:* [itzul] "Laboral kutxa"?****
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>>
>> Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den
>> erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo
>> erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik
>> ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta
>> "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki
>> denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta
>> fandango bera berriro. A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko
>> bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari
>> galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.****
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130503/08209d99/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago