[itzul] Askegunea

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Maiatza 3, 11:40:37, CEST 2013


Tira, uler daiteke '(pertsona) askeen gunea" dela eta hortik "Askegunea"
(askeen gunea).

 

Jon

 

________________________________

Nork: Irene Hurtado de Saratxo Mendieta [mailto:urmendi a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: viernes, 03 de mayo de 2013 11:13
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Askegunea

 

 

"Askegunea" analogiaz egina dela esango nuke: euskalgunea, kirolgunea...
hitzen egitura kalkatuta

Oker eraikia, bai, guneaskea, beharko bailuke

 

Diego Martiartu<onddobaltz45 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
maiatza 3 11:05):

Interes handiz jarraitu ditut Laboral Kutxaz esandakoak. Dena den, ni
gehiago intrigatzen nau "Askegunea" horren jatorriak. Euskal
hizkuntzaren aldetik behintzat, ez diot ez bururik ez buztanik ikusten.
Gainera,  merkatu irizpiderik edo diru-hotsik ez tartean... Ez luke Gune
Askea edo Askatasun Gunea edo holako zerbait izan behar? Aske (izeneko)
gunea ote? Ezetzean nago... Baten batek begiak zabalduko
dizkidalakoan...

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130503/855cbecd/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago