[itzul] Askegunea

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) aixe a bildua ctv.es
Or, Maiatza 3, 12:07:24, CEST 2013


Jonek esan bezala ulertu dut nik ere: /haizegunea/ «haizea dabilen 
tokia» eta /belargunea /«belarra dagoen tokia» diren bezala, /Askegunea/ 
«(pertsona) askeak bildu diren tokia»-edo izango litzateke, izenondoa 
izentzat erabilita. Alfontsok eman duen interpretazioa ere («gune 
askea», /ahulgune/, /beltzune/ eta abarren ildotik) posible da, noski.

Xabier

(Ni ere, orain arte Euskadiko Kutxa / Caja Laboral izandakoak hartutako 
izen berriarekin penatuta; beste aukera bat galdua.)


2013-05-03 11:40(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
> Plantilla normalizada para WORD
>
> Tira, uler daiteke '(pertsona) askeen gunea" dela eta hortik 
> "Askegunea" (askeen gunea).
>
> Jon
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130503/7e739a28/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago