[itzul] venta a pie y venta con manta

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Maiatza 28, 15:44:32, CEST 2013


> Kaleko salmentari buruzko Udal Ordenantza bat itzultzen nabil eta hori 
> agertzen zait. Nola eman euskaraz? Laguntzerik bai?

/Venta a pie/

Gaztelaniak oinari begiratzen dio, dendarik gabeko saltzailea oinez 
baitoa, baina nik, aukeran, eskuari begiratuko nioke: «eskuz eskuko 
salmenta», adibidez. Halaxe egiten baita, ez? Eskutik eskura.

/Venta con manta

/Gaztelaniak metonimia (edo sinekdoke zen?) moduko bat darabil hor (pars 
pro toto), ez baitute beti burusi bat erabiltzen salgaiak erakusteko; 
gehienetan oihal edo zapi bat izaten da. Beraz, «oihal gaineko 
salmenta», «zapi gaineko salmenta»?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130528/fa17687b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago