[itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Aza 12, 16:46:52, CET 2013
Ados Juan eta Elixabeterekin.
Aspaldikoa da kultura-erro edo -formante diren aurrizkiak *r*- hasierako
maileguei lotzeko moduaren inguruko eztabaida. Aspaldikoa ere bada, baina
interesgarria: Maileguzko Hitzak, UZEI, 1982. 45-47 or. Eragin handia izan
zuen gerora (baita Euskaltzaindiak maileguzko hitzen grafia arautzeko
gomendioetan ere). Lan hartan, *mutarrotazio, monorreduktore*...eta
antzekoak proposatu ziren.
Uste dugu euskara estandarrean bide hori dela nagusitu dena. Nahi adina
adibide eman genitzake, baina hona hemen Hiztegi Batuko hiru:
*kontrarreforma, neorrealismo, turborreaktore*
*autorretratu *multzo horretakoa da, ala salbuespentzat jo behar genuke eta
*auto-+erretratu* erabidea duela kontsideratu? Gure ustez, mailegua da,
baina, dirudienez, badira bestela prentsatzen dutenak.
Garai batean, *autoerretratu *sarrera zegoen Hiztegi Batuan. Halako batean
desagertu egin zen, ez dakigu zergatik. Orain zer? Euskaltzaindiak besterik
agindu artean, behintzat, gure iritzia da *autorretratu *dela
estandarrerako grafia egokiena.
Antton Gurrutxaga
2013/11/12 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> Uste dut apurtxo bat pasatu zarela, Jon.
> Kultismoen osaera ez da unean-unekoa: aurrizki bat hartu, eta hitz bati
> lotu. Eginak datoz halakoak, latin zein grekotik egokituak.
> Bestela, zure arrazoibidean, "antierreumatiko" genuke, edota, hain zuzen
> ere, "antiarrazismo"...
> El 12/11/2013 12:05, <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
>
> Hitza ‘erretratu’ bada –euskal hitza, esan nahi dut–, eta aurrizkia
>> ‘auto-‘ –hots, euskal aurrizkia–,’ autoerretratu’ ateratzen zait euskaraz:
>> o- + -e = -oe- baita. Ala ‘auto-‘ + ‘enplegu’ ‘*autonplegu’ da? A, bai…
>> ahaztuta neukan gaztelania dugula euskararen zuzentasunaren neurria.
>>
>>
>>
>> Euskal hitzak baliatu behar ditugu, behintzat honen gauza arruntetan.
>> Latinetiko hitz horrek (‘retractus’ > ‘erretratu’) gaztelaniazko lehengusua
>> izateak (‘retrato’) ez du haren menpe jartzen, hau da, gaztelaniazko
>> oihartzuna duelako hizkuntza horren araura jo behar dugu? Hitzak pertsona
>> balira, hori arrazakeria litzateke: jatorriagatik bereiztea, alegia.
>> Hitzetan zer esango genuke, hizkuntzakeria dela, etimokeria?
>>
>>
>>
>> Noizbait bere burua erretzeko gauza den gai bat asmatzen edo aurkitzen
>> bada, ‘autoerretzailea’ izango da? Ala ‘autorretzailea’? Ala gaztelaniaz
>> ‘quemar’ denez, hau da, ‘*rear’ existitzen ez delako, osorik errespetatuko
>> genuke euskal hitza?
>>
>>
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>> *From:* Elixabete Etxeberria Otaegi [mailto:e.etxeberria a bildua elhuyar.com]
>> *Sent:* asteartea, 2013.eko azaroak 12 10:52
>> *To:* itzul
>> *Subject:* [itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu
>>
>>
>>
>> Ez da atzo goizeko kontua, lehen ere Itzuleko zerrendan atera izan den
>> gaia da.
>>
>> Hiztegi Batuan ez da "auto+rre-/auto+erre-" elkarterik agertzen.
>>
>> Elhuyarren gisa horretakoak "auto+rre-" egitearen aldeko erabakia, hitza
>> mailegatzearen aldekoa alegia, hartu zen orain dela uste asko, oker ez
>> banago.
>>
>> Erabileran biak badabiltza ere, bai Lexikoaren Behatokian, eta bai
>> Elhuyar Web-corpusean (http://webcorpusak.elhuyar.org/) "autorretratu"k
>> agerpen gehiago ditu.
>>
>> Hori horrela izanik, "autorretratu, autorregulatu, autorregulazio..."
>> egiten dugu
>> Horixe da Euskalterm-en aukera ere.
>>
>> *Elixabete Etxeberria Otaegi*
>> Hizkuntza eta Teknologia
>>
>> e.etxeberria a bildua elhuyar.com
>> tel.: 943363040 | luzp.: 227
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>>
>>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>>
>>
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> ---------- Forwarded message ----------
>> From: *Daniel Luján Cazalilla* <dlujan a bildua iec.cat>
>> Date: 2013/11/12
>> Subject: Re: [itzul] autoerretratu ala autorretratu
>> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>
>> Zehazkin:
>>
>>
>>
>> *autorretrato **m* burupotret, autoerretratu.
>>
>>
>>
>> *De:* Berasategi Zurutuza, Joxe M. [mailto:jmbera a bildua alava.net]
>> *Enviat:* dimarts, 12 / novembre / 2013 08:44
>> *Per a:* 'ItzuL'
>> *Tema:* [itzul] autoerretratu ala autorretratu
>>
>>
>>
>> Aurrez eskerrik asko,
>>
>>
>>
>> Joxe Mari Berasategi
>>
>> AFAko Euskara Zerbitzua
>>
>>
>> Lege oharra:
>> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
>> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
>> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
>> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
>> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
>> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
>> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>>
>> Aviso legal:
>> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
>> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
>> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
>> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
>> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
>> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
>> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
>> escrito, acreditando la identidad.
>>
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>>
>>
>>
>> <http://www.euskadi.net>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131112/14ef8fc2/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131112/14ef8fc2/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago