[itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Aza 12, 21:40:43, CET 2013
Xabier:
Honela diozu: "hitz horien kasuan "e" hori galtzearen aldeko argudioa da".
Ez dut uste inork horrela argudiatu duenik *kontrarreforma *edo*
turborreaktore* modukoak erabiltzea. Hain zuzen ere, alderantzizkoa da
arazoibidea: proposamena da berez hitz-hasierako fenomeno *r*- -> *err*-
aldaketa ez tartekatzea kutura-erro batez hasten diren eta erro horren
jarraian -*r*- duten maileguetan. Ez naiz aditua fonetikan eta fonologian,
baina, oker ez banaiz, hitz hasierako fenomenoa da *r*- hasierako erdal
hitzei *e*- epentetikoa gehitzea eta, beraz, hitz-hasiera *err*- izatea
(edo, mailegu zaharretan, *a*- ere bai, eta hasiera* arr*-).
Horixe da *kontrarreforma* eta antzekoen logika. Nire ustez, aski sendoa.
*kontraerreforma*ren logika, lehen azaldu dudanez,
*kontra+erreforma*euskal erabide beregainarena litzateke. Dena da
posible eta onargarri, ez
dut ukatuko, baina niri iritzia da "berringeniaritza" egiten dela hor.
Mailegatze hutsa den fenomenoa bat beste era batera planteatu nahi izatea.
Errealitatean ez da horrelakorik gertatzen. Erdal hitza kit oso baten gisa
heltzen zaigula uste dut. Kontrasterako, *sasierrealismo* modukoak aztertu.
Ez dut uste inork *sasirrealismo* proposatuko lukeenik. Hor, euskal
aurrizki bat gehitzen zaio *err*- hasiera duen mailegu bati. Kalkotik
gertukoak izan daitezke horrelakoak, konforme, baina euskaraz eratuak dira,
ez mailegatuak.
Defenditu dudanak ez du ukatzen "auto-, kontra- edo dena delako
aurrizkiaren bitartez hitz berriak sortzearen baliabidea". Ni ere ezin naiz
baieztapen horrekin ados egon, baina euskararen ahalmen hori
mailegatze-fenomeno batean ezartzea mailegatzea bera ukatzea eta eratortze
bihurtzea da, nire ustez, artifizialki. Eta, berriz diot, defenditu dudan
ikuspegiak ez du baliabide edo ahalmen hori ukatzen, inolaz ere ez, eta
exoelkarteen multzo ugaria dugu horren erakusgarri: lehena,
*exoelkarte*bera!! Beste batzuk: *kontraproposamen,
supereroale, turbosorgailu, ultramore*...
Antton
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131112/4856792a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago