[itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 13, 12:21:14, CET 2013
Epentesia. Inork ez luke deskribatuko latinezko -u(s) bukaerak
gaztelaniaz -o egitea gaztelauen ezintasun baten ondorio bezala.
Nolanahi ere, euskaldunen behinolako desgaitasun ustezkoak gorabehera,
gaur egun hitza er- eta guztikoa da, hitzaren parte banaezina.
Kultismoa. Onartuko nuke irizpidea, zalantzarik gabekoa balitz. Baina
zerrenda beharko nukeela uste dut. 'Erretratu' ez daukat kultismotzat.
Esanahietako batean sinonimoa duen 'argazki' kultismotzat har nezake,
baina 'erretratu', esanahi guztietan, arrunt-arrunta dela esango nuke.
Dena dela, kultismoa bada, ez nuke jakingo zer den eta zer ez den
bereizten. Mailegua zer den bereiztea errazagoa da, eta 'erretratu'
latinaren mailegua delako kultismoa bada, eta horregatik '-retratu' egin
behar badugu, 'errege', arrazoi beragatik, kultismoa da, eta '-rege'
egin behar dugu? Nork dio zer den kultismoa eta zer ez?
Terminologia. Kultismoa ez bada arrazoia, zientziako hitza izatea izaten
da beste argudioetariko bat hitz baten funtzionamendu ohikoa berezi
bihurtzeko, eta erabakia gutxi batzuen eskuetara mugatzeko. Norberaren
buruaren deskripzio, irudi edo argazkia norberak egitea ez dakit oso
zientifikoa den, baina zalantza dagoen kasu guztietan hizkuntza arruntak
atera behar du garaile. Hau da, gaur zientziako terminoak direnak
bihar-etzi arruntak izango dira, ez denak, jakina, baina asko.
Horregatik, irizpideak ahalik eta salbuespen gutxien izan beharko luke,
eta hizkuntzaren funtzionamendu normala eta beregaina ahal den beste eta
gehiago errespetatu.
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131113/76fb021e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131113/76fb021e/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago