[itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Aza 13, 12:43:46, CET 2013


Kultismoa "autorretratu" da, ez "erretratu".


<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 13 12:21):

>  Epentesia. Inork ez luke deskribatuko latinezko *-u(s)* bukaerak
> gaztelaniaz *-o* egitea gaztelauen ezintasun baten ondorio bezala.
> Nolanahi ere, euskaldunen behinolako desgaitasun ustezkoak gorabehera, gaur
> egun hitza *er- *eta guztikoa da, hitzaren parte banaezina.
>
>
>
> Kultismoa. Onartuko nuke irizpidea, zalantzarik gabekoa balitz. Baina
> zerrenda beharko nukeela uste dut. ‘Erretratu’ ez daukat kultismotzat.
> Esanahietako batean sinonimoa duen ‘argazki’ kultismotzat har nezake, baina
> ‘erretratu’, esanahi guztietan, arrunt-arrunta dela esango nuke. Dena dela,
> kultismoa bada, ez nuke jakingo zer den eta zer ez den bereizten. Mailegua
> zer den bereiztea errazagoa da, eta ‘erretratu’ latinaren mailegua delako
> kultismoa bada, eta horregatik ‘-retratu’ egin behar badugu, ‘errege’,
> arrazoi beragatik, kultismoa da, eta ‘-rege’ egin behar dugu? Nork dio zer
> den kultismoa eta zer ez?
>
>
>
> Terminologia. Kultismoa ez bada arrazoia, zientziako hitza izatea izaten
> da beste argudioetariko bat hitz baten funtzionamendu ohikoa berezi
> bihurtzeko, eta erabakia gutxi batzuen eskuetara mugatzeko. Norberaren
> buruaren deskripzio, irudi edo argazkia norberak egitea ez dakit oso
> zientifikoa den, baina zalantza dagoen kasu guztietan hizkuntza arruntak
> atera behar du garaile. Hau da, gaur zientziako terminoak direnak
> bihar-etzi arruntak izango dira, ez denak, jakina, baina asko. Horregatik,
> irizpideak ahalik eta salbuespen gutxien izan beharko luke, eta
> hizkuntzaren funtzionamendu normala eta beregaina ahal den beste eta
> gehiago errespetatu.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
>  <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131113/9cd4245c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131113/9cd4245c/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago