[itzul] autoerretratu ala autorretratu
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 13, 14:53:27, CET 2013
Hiztegigileak nolako irizpide jarraitzen duen, halako hiztegia.
Baina bai: dudarik gabe, hiztegiak zer informazio ematen digun ikustea
baino gauza errazago gutxi egongo dira. Auzi honetan eta beste askotan.
On 2013 aza 13 14:36, "Juan Garzia Garmendia" <juangarzia a bildua gmail.com> wrote:
> Araurik errazena, hizkuntza guztietan, ingeriaritza "erraztaileak"
> gorabehera, hiztegian begiratzea da.
> El 13/11/2013 13:07, "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>
>> Kaixo:
>>
>> Lehenik eta behin, sentitzen dut atzo bidali nuen mezua errepikatuta
>> egotea. Lehenbizikoz bidali eta jasotzen ez zela ikusi ondoren, beste behin
>> igorri nuen, eta azkenean biak agertu dira.
>>
>> Antton, ondo ulertu baldin badizut, zure abiapuntua da "kontrarreforma"
>> hitza, bere horretan, mailegu bat dela ("Hain zuzen ere, alderantzizkoa da
>> arazoibidea: proposamena da berez hitz-hasierako fenomeno r- -> err-
>> aldaketa ez tartekatzea kutura-erro batez hasten diren eta erro horren
>> jarraian -r- duten maileguetan").
>>
>> Nire abiapuntua bestelakoa da: "kontra+eraso= kontraeraso" edo
>> "kontra+jarri= kontrajarri" egiten dugun bezalaxe, "kontra+erreforma=
>> kontraerreforma" dela. Hots, euskararen barrenetik sorturiko hitza dela.
>> Zergatik, orduan, "e" hori kendu? "Kolokan dagoen" hizki bat bezala tratatu
>> behar dugu? Beste katramila bat (barkatu hitz hori erabiltzea, baina nik
>> halaxe sentitzen dut) gehitu behar al diegu jadanik ugariak diren tankera
>> horretako arduragaiei? Zeren eta hortxe baititugu, besteak beste:
>>
>> - -a itsatsi "ez hain itsatsi" hori: -ia bukaeradun izenek
>> izen-elkarteetako lehen osagai direnean gal dezaketena (ikus
>> Euskaltzaindiaren 25. araua).
>> - -a itsatsi "ez hain itsatsi" hori: sei hitz seinalatuk (burdina,
>> eliza, hizkuntza, kultura, literatura, natura) izen-elkarteetan gal
>> dezaketena (Euskaltzaindiaren 25. araua).
>> - "Bizkaia" bezalako izen berezien deklinazio halaber bereziaren
>> ondoriozko "-a galera".
>> - "Azentu grafiko desagerkariaren" afera zeharo nahasgarri hori,
>> zeinean azentu grafikoa daraman izen berezi batek, deklinatzean,
>> Euskaltzaindiaren erabakiz azentu grafikoa galdu egiten baitu. Adibidea:
>> "Castejón", baina "Castejongo udaletxea" (ikus Euskaltzaindiaren 155.
>> araua).
>>
>> Euskaraz hitz batzuen hasierako "e" hori epentetikoa izateak azalpen bat
>> ematen digu hitz horien jatorri eta bilakabideari buruz, baina... "e" hori
>> hitzaren osagai den unetik aurrera, osagai finkoa da ala "kolokakoa"?
>> "Kolokako hizki" bezala tratatzea, nire ustez, goiko zerrendakoei zailtasun
>> berri eta antzu bat eranstea da.
>>
>> Azken batean, hemen jokoan dagoena da "euskara zuzena" definitzen duten
>> arauak bete daitezen lortzeko bideak jartzea. Eta, horretan, lehen urratsa
>> da betetzen ahalik eta errazen izango diren arauak egitea. Hori ez da
>> errazkeriaren inolako apologiarik egitea. Da, besterik gabe, arau ahalik
>> eta erregularrenen, "salbuespenik gabeenen", aldeko apustua egitea,
>> horretarako heldulekua badagoenean (kasu honetan bezala, nire ustez). Eta
>> hizkuntza-kontuetan dihardugunok gure bolizko dorreetatik
>> hiztun-komunitatea eta bere beharrizanak aintzat hartzea.
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131113/cdbb5494/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago