[itzul] autoerretratu ala autorretratu
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Aza 13, 14:36:15, CET 2013
Araurik errazena, hizkuntza guztietan, ingeriaritza "erraztaileak"
gorabehera, hiztegian begiratzea da.
El 13/11/2013 13:07, "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
> Kaixo:
>
> Lehenik eta behin, sentitzen dut atzo bidali nuen mezua errepikatuta
> egotea. Lehenbizikoz bidali eta jasotzen ez zela ikusi ondoren, beste behin
> igorri nuen, eta azkenean biak agertu dira.
>
> Antton, ondo ulertu baldin badizut, zure abiapuntua da "kontrarreforma"
> hitza, bere horretan, mailegu bat dela ("Hain zuzen ere, alderantzizkoa da
> arazoibidea: proposamena da berez hitz-hasierako fenomeno r- -> err-
> aldaketa ez tartekatzea kutura-erro batez hasten diren eta erro horren
> jarraian -r- duten maileguetan").
>
> Nire abiapuntua bestelakoa da: "kontra+eraso= kontraeraso" edo
> "kontra+jarri= kontrajarri" egiten dugun bezalaxe, "kontra+erreforma=
> kontraerreforma" dela. Hots, euskararen barrenetik sorturiko hitza dela.
> Zergatik, orduan, "e" hori kendu? "Kolokan dagoen" hizki bat bezala tratatu
> behar dugu? Beste katramila bat (barkatu hitz hori erabiltzea, baina nik
> halaxe sentitzen dut) gehitu behar al diegu jadanik ugariak diren tankera
> horretako arduragaiei? Zeren eta hortxe baititugu, besteak beste:
>
> - -a itsatsi "ez hain itsatsi" hori: -ia bukaeradun izenek
> izen-elkarteetako lehen osagai direnean gal dezaketena (ikus
> Euskaltzaindiaren 25. araua).
> - -a itsatsi "ez hain itsatsi" hori: sei hitz seinalatuk (burdina,
> eliza, hizkuntza, kultura, literatura, natura) izen-elkarteetan gal
> dezaketena (Euskaltzaindiaren 25. araua).
> - "Bizkaia" bezalako izen berezien deklinazio halaber bereziaren
> ondoriozko "-a galera".
> - "Azentu grafiko desagerkariaren" afera zeharo nahasgarri hori,
> zeinean azentu grafikoa daraman izen berezi batek, deklinatzean,
> Euskaltzaindiaren erabakiz azentu grafikoa galdu egiten baitu. Adibidea:
> "Castejón", baina "Castejongo udaletxea" (ikus Euskaltzaindiaren 155.
> araua).
>
> Euskaraz hitz batzuen hasierako "e" hori epentetikoa izateak azalpen bat
> ematen digu hitz horien jatorri eta bilakabideari buruz, baina... "e" hori
> hitzaren osagai den unetik aurrera, osagai finkoa da ala "kolokakoa"?
> "Kolokako hizki" bezala tratatzea, nire ustez, goiko zerrendakoei zailtasun
> berri eta antzu bat eranstea da.
>
> Azken batean, hemen jokoan dagoena da "euskara zuzena" definitzen duten
> arauak bete daitezen lortzeko bideak jartzea. Eta, horretan, lehen urratsa
> da betetzen ahalik eta errazen izango diren arauak egitea. Hori ez da
> errazkeriaren inolako apologiarik egitea. Da, besterik gabe, arau ahalik
> eta erregularrenen, "salbuespenik gabeenen", aldeko apustua egitea,
> horretarako heldulekua badagoenean (kasu honetan bezala, nire ustez). Eta
> hizkuntza-kontuetan dihardugunok gure bolizko dorreetatik
> hiztun-komunitatea eta bere beharrizanak aintzat hartzea.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131113/c3d05336/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago