[itzul] Arazoak Xuxen zuzentzailearekin

Inaki Luzuriaga aizkomendi a bildua yahoo.com
Ast, Aza 14, 11:26:51, CET 2013


Kaixo, hizkuntza pakete guztiak instalatuta agertzen dira? Nik duela gutxi antzeko arazo bat neukan, Officerako euskarazko hizkuntza paketea jaitsi arren (Windows 7) ez zuen instalatzen eta ez zuzentzen noski, exekutatzeko klikatu arren. Nik ingelesez daukat Office eta Officerako euskarazko baliabidea jaitsi behar da lehenik (Microsoften orrian eskueran oker ez banago), zuzentzaile ortografikoa bera baino lehen. Ordenagailua zenbat bit dituen ere izan daiteke arazoa. Nolanahi ere Elekan lagundu zidaten niri, beraz haiekin kontaktuan jartzea onena.

Iñaki



On Wednesday, November 13, 2013 10:40 PM, Miren Ibarluzea <miren_ibarluzea a bildua hotmail.com> wrote:
 
Horiek denak egiaztatu ditut, bai. 
Baita xuxen desinstalatu eta berriz isntalatu ere. 

Baina... kale.

M.I.



________________________________
Date: Wed, 13 Nov 2013 21:54:02 +0100
From: itzuliz a bildua euskaltel.net
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Arazoak Xuxen zuzentzailearekin

Nik word espainolez daukat. 'Herramientas' atalean, sakatu
    'opciones' eta horren barruan 'Ortografía y gramática':

- 'Revisar ortografía mientras escribe' gelaxkak aktibatuta egon
    behar du.

- 'Ocultar errores de ortografía en este documento' gelaxkak desaktibatuta egon behar du.

Bestalde, 'Herramientas' atalean, sakatu 'idioma' eta horren
      barruan 'definir idioma':

- 'No revisar la ortografía ni la gramática' gelaxkak
      desaktibatuta egon behar du.

Nik uste horrekin konponduko zaizun, bestela hemen badira horretan
      adituak. Erantzungo dizute.

Joxemari


2013/11/13 20:52(e)an, Miren Ibarluzea(e)k idatzi zuen:

 
>
>
>Word programarekin lanean ari naizela, frantsesez/espainolez/ingelesez… ondo funtzionatzen dit zuzentzaileak. Euskarazko testua (hala definitu ostean) zuzentzera noanean, ostera, akatsik ez dagoela esaten dit beti (akatsak dauden arren). Inori pasa zaio halakorik inoiz? Eta, baiezko kasuan, nola konpondu? 
>Mila esker aldez aurretik, 
>M.I.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131114/c189f09d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago