[itzul] autoerretratu ala autorretratu

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Aza 12, 18:09:08, CET 2013


Nire ustez, eta Hiztegi Batuan jasotakoak edo jaso gabekoak direnen argudio
formala albo batera utzirik, gehien komeni zaiguna da hitz-eraketari
buruzko erregelek ahalik eta salbuespen gutxien edukitzea. Zenbat eta
errazagoa araua, orduan eta errazagoa haren betetzea.

Ikuspegi horretatik, logikoagoak iruditzen zaizkit autoerretratu,
kontraerreforma eta abar.

Bestetik, hitz horien kasuan "e" hori galtzearen aldeko argudioa da,
ulertzen dudanez, hitz osoa heldu bide zaigula mailegu bidez. Eta horrek
atzetik lekarkeen ikuspegia litzateke, nolabait, euskarari arrotz
litzaiokeela auto-, kontra- edo dena delako aurrizkiaren bitartez hitz
berriak sortzearen baliabidea. Argudio horrekin ezin naiz ados egon.

Xabier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131112/7036a196/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago