[itzul] Concejalía delegada

Miren Atutxa matutxa a bildua galdakao.net
Ast, Aza 21, 12:46:16, CET 2013


Eskerrik asko erantzunengatik:


Gure udalean, Alkateak dekretuak sinatzen ditu baina, kasu batzuetan  Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen arabera alkateak arlo jakin bateko zinegotzi arduradunari eskuordetzen dio eskumen bat (adibidez, diru-laguntzak ematen ditugunean, ebazpen  bidez onartzen ditugu eta ebazpen horiek zinegotziak sinatzen ditu, ez alkateak). Eskuordetza, dena dela, Dekretu bidez onartzen da. 


Hala, ebazpenetan bertan ere aipamen hori egiten dugu: 


"Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.f) artikuluaren ondorioz, Alkatea da diru-laguntzak emateko administrazio-organo eskuduna. Eta berak, irailaren 16ko 2533/11 Dekretuaren arabera, eskumen hori XXXX zinegotziari eskuordetu dio". 


Ez dakit zerbait argitu dizuedan. 


Miren
  _____  

From: Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr]
To: ItzuL [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: Thu, 21 Nov 2013 10:47:07 +0100
Subject: Re: [itzul] Concejalía delegada




 
 Por esta concejalía delegada seguraski hautatu dute maskulino ala femenino hautatu behar ez izateko, horretarako gaztelaniaz diren gomendioei jarraiki. Euskaraz ez dugu zertan hori egin behar.  

Bakartxo
 

  > Message du 21/11/13 09:47
> De : "karlos del_olmo" 
> A : "ItzuL" 
> Copie à : 
> Objet : Re: [itzul] Concejalía delegada
> 
>  

> >Zure kasura etorrita, Miren, "Por esta concejalía delegada (...)" esaldiak ez dit argitu ia zinegotzi ordezkariei buruz ala eskuordetuta ari diren zinegotziei buruz ari diren.
> 
> Baina nork sinatzen du? Sinadura zinegotzi (pertsona kargudun) jakin batena da, eta ez atalarena, ezta?  Hau da, alkatetzak edo ziengotzigoak ez du sinatzeko ahalmenik edo sinadurarik (egiaztagiri digitala beharbada bai. zenbait lekutan), baina dena delako alkateak edo ziengotziak, ostera, bai. Hotaz, betiere, lagun jakin baten gainean ari izaten gara.  
> 
>  Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
> 
>   
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131121/61d2cde9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago