[itzul] Atenciones de Navidad
Iker Zaldua Zabalua
iker-zaldua a bildua hotmail.com
Or, Aza 29, 13:59:47, CET 2013
Gaizki ulertu ez badut, gabonsariez ari zara.
Hitz hori gordinegia iruditzen bazaizu, gabon-esker edo antzerkoaren bat har zenezake.
Iker
Date: Fri, 29 Nov 2013 13:02:33 +0100
From: junkal.elizalde a bildua gmail.com
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Atenciones de Navidad
Egun on!
Nola emango zenukete goiko hori euskaraz?
Hornitzaileek-eta beren inguruko enpresei Eguberrietan ematen dizkieten opari edo esku-erakutsiak omen dira (ez dakit beti opari materialak izaten diren).
Ez dut opari jarri nahi, gordinegia-edo dela iruditzen zait, gaztelaniaz erabiltzen den erregistroaren aldean.
Eskerrik asko aldez aurretik,
Junkal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131129/1b118b3e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago