[itzul] Atenciones de Navidad
Iker Zaldua Zabalua
iker-zaldua a bildua hotmail.com
Or, Aza 29, 16:16:31, CET 2013
Gabon-esker erabiltzen den?
Susta dezagun bere erabilera, ezer okerrik ez badu behintzat!
Berehala hartzen ditugu beste forma behartuago batzuk.
Iker
Date: Fri, 29 Nov 2013 15:04:31 +0100
From: junkal.elizalde a bildua gmail.com
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Atenciones de Navidad
Ez dut uste gabonsari edo aginaldo delakoa denik. Ez da, berez, sari bat. Langileek jaso ohi dute saria, baina ez enpresa baten bezero diren beste enpresek.
Gabon-esker agian, baina erabiltzen da nahi dugun hori esateko?
Bestalde, niri opari gordinegia iruditzen zitzaidan, baina oro har ez bazaizue hala iruditzen, gustora asko jarriko dut gabon-opari.
Zuen proposamenak baliagarriak izan zaizkit.
Eskerrik asko!
Junkal
2013/11/29 junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
Egun on!
Nola emango zenukete goiko hori euskaraz?
Hornitzaileek-eta beren inguruko enpresei Eguberrietan ematen dizkieten opari edo esku-erakutsiak omen dira (ez dakit beti opari materialak izaten diren).
Ez dut opari jarri nahi, gordinegia-edo dela iruditzen zait, gaztelaniaz erabiltzen den erregistroaren aldean.
Eskerrik asko aldez aurretik,
Junkal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131129/19437f8b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago