[itzul] Atenciones de Navidad
junkal elizalde
junkal.elizalde a bildua gmail.com
Or, Aza 29, 15:04:31, CET 2013
Ez dut uste gabonsari edo aginaldo delakoa denik. Ez da, berez, sari bat.
Langileek jaso ohi dute saria, baina ez enpresa baten bezero diren beste
enpresek.
*Gabon-esker* agian, baina erabiltzen da nahi dugun hori esateko?
Bestalde, niri *opari* gordinegia iruditzen zitzaidan, baina oro har ez
bazaizue hala iruditzen, gustora asko jarriko dut *gabon-opari*.
Zuen proposamenak baliagarriak izan zaizkit.
Eskerrik asko!
Junkal
2013/11/29 junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
> Egun on!
>
> Nola emango zenukete goiko hori euskaraz?
>
> Hornitzaileek-eta beren inguruko enpresei Eguberrietan ematen dizkieten
> opari edo esku-erakutsiak omen dira (ez dakit beti opari materialak izaten
> diren).
>
> Ez dut *opari *jarri nahi, gordinegia-edo dela iruditzen zait,
> gaztelaniaz erabiltzen den erregistroaren aldean.
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Junkal
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131129/29ec8769/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago