[itzul] Media aritmética
Josu Garate
josugarate a bildua gmail.com
Or, Urr 11, 09:37:23, CEST 2013
Eskerrik asko erantzunengatik.
Beraz, batezbesteko izena eta batez besteko izenlaguna.
Hala ere, Alfontso Mujikak dio "*batez besteko" azpisarrera da HBn; "bat"
sarreraren azpian ageri da, eta, horregatik, ez du kategoria-markarik
*
*
*
Ez dakit ondo ulertu dudan, baina bat sarreraren azpian ageri diren beste
azpisarrera batzuek badute kategoria-marka. Beraz, ez dut uste hori denik
arrazoia. Dena den, HBn horrela sartuko bada, ez zait zalantzarik geratzen.
Mila esker.
**
Imanol Azkue Ibarbia<i.azkue a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urria 10 18:33):
> de primero, y sin cuerda!
>
> *Imanol Azkue Ibarbia*
>
>
>
> i.azkue a bildua elhuyar.com <i.azkue a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943 363 040 | luzp.: 504
>
> mugikorra: 688 825 819
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyaraholkularitza.net*
>
>
>
> 2013/10/10 Josu Garate <josugarate a bildua gmail.com>
>
>> Etzekiat ba! Hiztegi Batuari aurrea hartu behar zioagu, hauen arabera.
>> Hori adherentzian jardutea dek.
>>
>>
>>
>>
>> Imanol Azkue Ibarbia<i.azkue a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
>> urria 10 17:35):
>>
>>> Oraingoan ere Alfontso atzetik, baina ederki esplikatu dik, ezta?
>>> Ateki? Iteki?
>>>
>>> *Imanol Azkue Ibarbia*
>>>
>>>
>>>
>>> i.azkue a bildua elhuyar.com <i.azkue a bildua elhuyar.com>
>>> tel.: 943 363 040 | luzp.: 504
>>>
>>> mugikorra: 688 825 819
>>>
>>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyaraholkularitza.net*
>>>
>>>
>>>
>>> ---------- Forwarded message ----------
>>> From: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com>
>>> Date: 2013/10/10
>>> Subject: Re: [itzul] Media aritmética
>>> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>>
>>>
>>> Ez da harritzekoa zalantza egitea, *Hiztegi Batua* ikusita. Dena dela,
>>> uste dut gauzak nahiko argi daudela, testu teknikoak idatzi ohi dituztenen
>>> artean behintzat.
>>>
>>> *Hiztegi Batu*ak "batez besteko" emateak ez du, berez, bidea ixten, ez
>>> aukerak agortzen. Adiera arrunterako grafia "batez besteko" dela esan du
>>> *Hiztegi Batu*ak, ez besterik. Hiztegi Batua ez dagokio terminologiari,
>>> eta, horregatik, adibidez, ez diote "Mat." erabilera-marka ezarri
>>> (adibidez, "angeluzuzen" izenondoa halaxe arautu da, "Mat." markarekin, eta
>>> ez bestela legokiokeen "angelu-zuzen edo angeluzuzen" forman, "adar-motz
>>> edo adarmotz" arautu den bezala).
>>> "batez besteko" azpisarrera da HBn; "bat" sarreraren azpian ageri da,
>>> eta, horregatik, ez du kategoria-markarik (HBren lehen bertsioan
>>> sistematikoki jokatu du hola Euskaltzaindiak azpisarrerekin, hau da, ez die
>>> kategoria esplizitatu. Iritsiko zaie txanda).
>>> Baina *Euskaltzaindiaren hiztegi*an, berriz, garbi ageri da "batez
>>> besteko" izenlaguna dela. Hona hemen:
>>>
>>> *batez besteko* izlag. *Euskal Herriko biztanleen batez besteko diru
>>> sarrerak. Batez besteko kopurua*.
>>>
>>> Testu teknikoetan, "batezbesteko" izena erabili ohi da, bitxia delako,
>>> besteak beste, izen bat bi hitzez osatua egotea. Halakoak, tradizioan,
>>> lexikalizatu eta loturik idaztea da joera, hala nola HBn bertan dauden
>>> "supizteko" edo "bihortzeko" izenak bezala, jatorrian "su pizteko X" edo
>>> "bi hortzeko X" izan zitezkeenak (sail horretan koka liteke HBn dagoen
>>> "kortxo-kentzeko" sarrera ere).
>>> Testu teknikoetan "batezbesteko aritmetiko" eta "batezbesteko
>>> geometriko" idazten ari da euskaraz azken hogeita hamar urteotan gutxienez
>>> (1982an, *Matematika *hiztegia argitaratu zuen UZEIk). Eta *Hiztegi Batu
>>> *an agertuagatik, izena denean loturik idazten jarraitu dute
>>> zientzietako testugileek (adibidez, *Hiztegi Batua* argitaratu ondoren
>>> EHUko Euskara Zerbitzuak argitaratu dituen 30 liburu teknikotan
>>> "batezbesteko" loturik idatzi da), eta hala ageri da Elhuyarrek
>>> argitaratutako *Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan*ere.
>>> Bestalde, Euskaltzaindiak Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko
>>> egitasmoa eratzea erabaki zuen 2007an, arlo horietako hitz oinarrizkoak
>>> bildu eta, aztertu ondoren, *Hiztegi Batu*an txertatzeko. Lantalde
>>> horren lehen emaitzak matematikako eta fisikako hitz-zerrendak dira:
>>> udaberrian aurkeztu zitzaizkion Euskaltzaindiaren Osoko Biltzarrari eta,
>>> maiatzaren 31ko eta ekainaren 28ko bileretan, Euskaltzaindiak onartu egin
>>> zituen. Zerrenda horiek argitaratze bidean daude, eta, aurrerago, *Euskaltzaindiaren
>>> hiztegi*ra eta *Hiztegi Batu*ra bilduko dira. Euskaltzaindiak
>>> onartutako zerrenda horietan, matematikan, hiru sarrera hauek daude:
>>>
>>> *batezbesteko *(kategoria: izena)
>>> *batezbesteko aritmetiko
>>> batezbesteko geometriko*
>>>
>>>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>>
>>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>>>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>>> informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak
>>> baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen
>>> legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe
>>> erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso
>>> baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>
>>>
>>> 2013/10/10 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>>>
>>>> ‘Batez bestekoa’ ez dago batera idaztearen beharrean izen moduan
>>>> jarduteko. Ez dakit zer adibide jarri, baina , hara: ‘ gure lekukoa’ (=gure
>>>> tokiko jendea) eta ‘gurelekukoa’ (auzitegian) hala idatzita bereizten
>>>> hasiko bagina bezala ikusten dut. ‘Batez besteko adina’ (izlag. + iz.) edo
>>>> ‘batez besteko geometrikoa’ (iz. + izond.) nork ez ditu bereizten? Garai
>>>> batean (baldin) bagara eta (bai) ba gara bereiz idatzi behar zela
>>>> aldarrikatzen zen, bereiztearren. Euskaltzaindiak ezetz esan zuen, eta ez
>>>> dago ulertzeko arazorik. Berdin ‘batez besteko’-rekin. Bereiztitisa osatu
>>>> egiten da, zorionez.****
>>>>
>>>> ** **
>>>>
>>>> Jon****
>>>>
>>>> ** **
>>>>
>>>> ** **
>>>>
>>>> *From:* Josu Garate [mailto:josugarate a bildua gmail.com]
>>>> *Sent:* osteguna, 2013.eko urriak 10 14:22
>>>> *To:* ItzuL
>>>> *Subject:* [itzul] Media aritmética****
>>>>
>>>> ** **
>>>>
>>>> Kaixo,****
>>>>
>>>> Media (aritmética) itzuli beharra tokatu zait eta hiztegietara jo
>>>> dudanean harrituta geratu naiz. ****
>>>>
>>>> Elhuyarren eta Zehazkin: batezbesteko****
>>>>
>>>> Eta hiztegi batuan, berriz, batez besteko****
>>>>
>>>> Norbaitek eman al diezadake argibideren bat?****
>>>>
>>>> Josu****
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131011/63380174/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago