[itzul] Media aritmética

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Urr 10, 17:19:55, CEST 2013


Ez da harritzekoa zalantza egitea, *Hiztegi Batua* ikusita. Dena dela, uste
dut gauzak nahiko argi daudela, testu teknikoak idatzi ohi dituztenen
artean behintzat.

*Hiztegi Batu*ak "batez besteko" emateak ez du, berez, bidea ixten, ez
aukerak agortzen. Adiera arrunterako grafia "batez besteko" dela esan
du *Hiztegi
Batu*ak, ez besterik. Hiztegi Batua ez dagokio terminologiari, eta,
horregatik, adibidez, ez diote "Mat." erabilera-marka ezarri (adibidez,
"angeluzuzen" izenondoa halaxe arautu da, "Mat." markarekin, eta ez bestela
legokiokeen "angelu-zuzen edo angeluzuzen" forman, "adar-motz edo adarmotz"
arautu den bezala).
"batez besteko" azpisarrera da HBn; "bat" sarreraren azpian ageri da, eta,
horregatik, ez du kategoria-markarik (HBren lehen bertsioan sistematikoki
jokatu du hola Euskaltzaindiak azpisarrerekin, hau da, ez die kategoria
esplizitatu. Iritsiko zaie txanda).
Baina *Euskaltzaindiaren hiztegi*an, berriz, garbi ageri da "batez besteko"
izenlaguna dela. Hona hemen:

*batez besteko* izlag. *Euskal Herriko biztanleen batez besteko diru
sarrerak. Batez besteko kopurua*.

Testu teknikoetan, "batezbesteko" izena erabili ohi da, bitxia delako,
besteak beste, izen bat bi hitzez  osatua egotea. Halakoak, tradizioan,
lexikalizatu eta loturik idaztea da joera, hala nola HBn bertan dauden
"supizteko" edo "bihortzeko" izenak bezala, jatorrian "su  pizteko X" edo
"bi hortzeko X" izan zitezkeenak (sail horretan koka liteke HBn dagoen
"kortxo-kentzeko" sarrera ere).
Testu teknikoetan "batezbesteko aritmetiko" eta "batezbesteko geometriko"
idazten ari da euskaraz azken hogeita hamar urteotan gutxienez
(1982an, *Matematika
*hiztegia argitaratu zuen UZEIk). Eta *Hiztegi Batu*an agertuagatik, izena
denean loturik idazten jarraitu dute zientzietako testugileek
(adibidez, *Hiztegi
Batua* argitaratu ondoren EHUko Euskara Zerbitzuak argitaratu dituen 30
liburu teknikotan "batezbesteko" loturik idatzi da), eta hala ageri da
Elhuyarrek argitaratutako *Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi
Entziklopedikoan* ere.
Bestalde, Euskaltzaindiak Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoa
eratzea erabaki zuen 2007an, arlo horietako hitz oinarrizkoak bildu eta,
aztertu ondoren, *Hiztegi Batu*an txertatzeko. Lantalde horren lehen
emaitzak matematikako eta fisikako hitz-zerrendak dira: udaberrian aurkeztu
zitzaizkion Euskaltzaindiaren Osoko Biltzarrari eta, maiatzaren 31ko eta
ekainaren 28ko bileretan, Euskaltzaindiak onartu egin zituen. Zerrenda
horiek argitaratze bidean daude, eta, aurrerago, *Euskaltzaindiaren hiztegi*ra
eta *Hiztegi Batu*ra bilduko dira. Euskaltzaindiak onartutako zerrenda
horietan, matematikan, hiru sarrera hauek daude:

*batezbesteko *(kategoria: izena)
*batezbesteko aritmetiko
batezbesteko geometriko*



*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2013/10/10 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

> ‘Batez bestekoa’ ez dago batera idaztearen beharrean izen moduan
> jarduteko. Ez dakit zer adibide jarri, baina , hara: ‘ gure lekukoa’ (=gure
> tokiko jendea) eta ‘gurelekukoa’ (auzitegian) hala idatzita bereizten
> hasiko bagina bezala ikusten dut. ‘Batez besteko adina’ (izlag. + iz.) edo
> ‘batez besteko geometrikoa’ (iz. + izond.) nork ez ditu bereizten? Garai
> batean (baldin) bagara eta (bai) ba gara bereiz idatzi behar zela
> aldarrikatzen zen, bereiztearren. Euskaltzaindiak ezetz esan zuen, eta ez
> dago ulertzeko arazorik. Berdin ‘batez besteko’-rekin. Bereiztitisa osatu
> egiten da, zorionez.****
>
> ** **
>
> Jon****
>
> ** **
>
> ** **
>
> *From:* Josu Garate [mailto:josugarate a bildua gmail.com]
> *Sent:* osteguna, 2013.eko urriak 10 14:22
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Media aritmética****
>
> ** **
>
> Kaixo,****
>
> Media (aritmética) itzuli beharra tokatu zait eta hiztegietara jo dudanean
> harrituta geratu naiz. ****
>
> Elhuyarren eta Zehazkin: batezbesteko****
>
> Eta hiztegi batuan, berriz, batez besteko****
>
> Norbaitek eman al diezadake argibideren bat?****
>
> Josu****
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131010/54bc797a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago