[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriokoudala.com
Ost, Urr 23, 15:06:59, CEST 2013


Atzo trenez egin nuen Oriotik Donostiarako joan-etorria eta konturatu nintzen geltokiko txartel-makinek euskara lehenesten dutela orain. Ondo!

Makinak badu pantaila handi bat goialdean, letra gorri handiz testu hau erakusten duena, momentu oro: 'Itzulkina ematen du'.

Makinak bueltak ematen dituela esan nahi du, nonbait (ahoz, horrela adieraziko genuke guk, lasai arraio); baina ez dakit, ba, oso txukuna den 'itzulkina' erabiltzea hor. Hiztegietan begira ibili naiz eta ez dut mailegu gordina baino aukera egokiagorik aurkitu: 'bueltak ematen ditu', nahiz horrek ere bere arazoak badituen (polisemia, batez ere).

Iritzirik?

'Itzulkin' narras samar hori (hala iruditzen zait niri, behintzat) aldatzeko proposatu nahi diet; baina ez ditut mareatuko alternatiba egokirik ez badut eskaintzeko.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131023/58771b38/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago