[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
Josu Garate
josugarate a bildua gmail.com
Ost, Urr 23, 18:10:06, CEST 2013
Kaixo
Nik hauxe proposatuko nuke: Kanbioak eman
Ea zer iruditzen zaizuen
Jabier Zabaleta<euskara a bildua oriokoudala.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urria 23 15:06):
> Atzo trenez egin nuen Oriotik Donostiarako joan-etorria eta konturatu
> nintzen geltokiko txartel-makinek euskara lehenesten dutela orain. Ondo!
>
> Makinak badu pantaila handi bat goialdean, letra gorri handiz testu hau
> erakusten duena, momentu oro: 'Itzulkina ematen du'.
>
> Makinak bueltak ematen dituela esan nahi du, nonbait (ahoz, horrela
> adieraziko genuke guk, lasai arraio); baina ez dakit, ba, oso txukuna den
> 'itzulkina' erabiltzea hor. Hiztegietan begira ibili naiz eta ez dut
> mailegu gordina baino aukera egokiagorik aurkitu: 'bueltak ematen ditu',
> nahiz horrek ere bere arazoak badituen (polisemia, batez ere).
>
> Iritzirik?
>
> 'Itzulkin' narras samar hori (hala iruditzen zait niri, behintzat)
> aldatzeko proposatu nahi diet; baina ez ditut mareatuko alternatiba
> egokirik ez badut eskaintzeko.
>
> Ondo-ondo bizi.
> *
> *
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 --> 8
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131023/617fc109/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago