[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
Euskara Zerbitzua - Gordexolako Udala
euskarazerbitzua a bildua gordexola.net
Ast, Urr 24, 08:35:54, CEST 2013
Eragiketa matematikoetan "hondarra" erabiltzen da; horren haritik, nire proposamena: "hondarra itzultzen du" edota "hondarra jasoko duzu"
----- Original Message -----
From: LB
To: 'ItzuL'
Sent: Thursday, October 24, 2013 1:41 AM
Subject: Re: [itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
Entzuna daukat zuberotarren ahotan "xehea" hitza adiera horretan erabilia, dotore asko halere. Nik neuk "itzulkin" asmatuaren eta "xehe" zaharraren artean nahiago bigarrena, besteak beste arrazoi honengatik: baldin neke berdintsua badu Hegoaldeko euskaldun batek "xehe" hitza adiera horretan erabiltzen ikasteko nola Iparraldeko batek "kanbioak", "bueltak" edo "itzulkinak" ulertu eta baliatzeko, orduan zuzenago dirudi hautua iparraldeko norabidean egitea, hitz zaharra hangoa denaz geroztik.
Orotarikoan ere jasotzen da erabilera horren lekukotasuna:
1. (L, BN, S; Ht VocGr, Lar Sup (<ch->), Arch VocGr, Gèze, Dv, H), xe (AN-5vill, B, BN-baig, Sal, R). Ref.: A (xe, xehe); Lrq; Satr VocP (xeiak). Cambio(s) (de moneda). "La monnaie d'un écu, luis baten xehea" Ht VocGr 387. "Moneda, xehea<ch->" Lar Sup. "Monnaie d'une pièce" Dv. "Xeherik baduzu? avez-vous de la monnaie?" H. "Xehe [...], calderilla, moneda de cobre" A. "Moneda inferior, cambios. Badüzia xeherik? (Sc), baduxea xerik? (Sal), ¿tiene V. cambios, calderilla?Pesta baten xeak ematen bazineztazu (BN-baig), si me diera usted cambios de una peseta" Ib. "Xeiak, cambios" Satr VocP. Cf. DIRU XEHE. Piarresek eman zion etxeko andreari hamar-soseko xuri bat eta andre horrek bihurtu zioenean xehea [...] lothu ginen berriz Olhetako bideari. Elzb PAd 34.
Gure hautu lexikoak mugaz bi aldetako iturrietatik jasoak eta mugaz bi aldetara isuri beharrak direla gogoratu behar izatea bera da niretzat aski esanguratsu.
------------------------------------------------------------------------------
De: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
Enviado el: miércoles, 23 de octubre de 2013 18:47
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
El 23/10/2013, a les 18:10, Josu Garate <josugarate a bildua gmail.com> va escriure:
Nik hauxe proposatuko nuke: Kanbioak eman
Mmmm.
Ondo dator, bai, 'kanbio' hitza hor. Gurean asko erabiltzen da eta Hiztegi Batuan ere jasota dago, Heg. edo Lgart. markarik gabe.
Esango nuke, hala ere, hemengo hiztun onek singularrean erabiltzen dutela gehiago.
Hortaz, 'Kanbioa ematen du' edo, beharbada hobeto, 'Kanbioa itzultzen du'.
Zer iruditzen?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/e0303c8b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/e0303c8b/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/e0303c8b/attachment-0001.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago