[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Ast, Urr 24, 09:46:09, CEST 2013


Txaloak LBri. Esan behar dut, gainera, gurearen ere erabilia dela diru
xehea. Dena den, Iparraldeko joera hartzearen irizpidea indartzea, aspaldi
honetan ahaztuxea dena, txalotzekoa dela. DIONISIO 

 

De: LB [mailto:luisber12 a bildua gmail.com] 
Enviado el: jueves, 24 de octubre de 2013 1:41
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du

 

Entzuna daukat zuberotarren ahotan “xehea” hitza adiera horretan erabilia,
dotore asko halere.  Nik neuk “itzulkin” asmatuaren eta “xehe” zaharraren
artean nahiago bigarrena, besteak beste arrazoi honengatik: baldin neke
berdintsua badu Hegoaldeko euskaldun batek “xehe” hitza adiera horretan
erabiltzen ikasteko nola Iparraldeko batek “kanbioak”, “bueltak” edo
“itzulkinak” ulertu eta baliatzeko, orduan zuzenago dirudi hautua
iparraldeko norabidean egitea, hitz zaharra hangoa denaz geroztik. 

 

Orotarikoan ere jasotzen da erabilera horren lekukotasuna:

 

 1. (L, BN, S; Ht VocGr, Lar Sup (<ch->), Arch VocGr, Gèze, Dv, H), xe
(AN-5vill, B, BN-baig, Sal, R). Ref.: A (xe, xehe); Lrq; Satr VocP (xeiak).
Cambio(s) (de moneda). "La monnaie d'un écu, luis baten xehea" Ht VocGr 387.
"Moneda, xehea<ch->" Lar Sup. "Monnaie d'une pièce" Dv. "Xeherik baduzu?
avez-vous de la monnaie?" H. "Xehe [...], calderilla, moneda de cobre" A.
"Moneda inferior, cambios. Badüzia xeherik? (Sc), baduxea xerik? (Sal),
¿tiene V. cambios, calderilla?Pesta baten xeak ematen bazineztazu (BN-baig),
si me diera usted cambios de una peseta" Ib. "Xeiak, cambios" Satr VocP. Cf.
DIRU XEHE.  Piarresek eman zion etxeko andreari hamar-soseko xuri bat eta
andre horrek bihurtu zioenean xehea [...] lothu ginen berriz Olhetako
bideari. Elzb PAd 34.

 

Gure hautu lexikoak mugaz bi aldetako iturrietatik jasoak eta mugaz bi
aldetara isuri beharrak direla gogoratu behar izatea bera da niretzat aski
esanguratsu.

 

 

  _____  

De: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com] 
Enviado el: miércoles, 23 de octubre de 2013 18:47
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du

 

El 23/10/2013, a les 18:10, Josu Garate <josugarate a bildua gmail.com> va escriure:

 

Nik hauxe proposatuko nuke: Kanbioak eman

 

 

Mmmm


 

Ondo dator, bai, 'kanbio' hitza hor. Gurean asko erabiltzen da eta Hiztegi
Batuan ere jasota dago, Heg. edo Lgart. markarik gabe.

 

Esango nuke, hala ere, hemengo hiztun onek singularrean erabiltzen dutela
gehiago.

 

Hortaz, 'Kanbioa ematen du' edo, beharbada hobeto, 'Kanbioa itzultzen du'.

 

Zer iruditzen?

 

Ondo-ondo bizi.

 

Jabier Zabaleta

Orioko Udaleko euskara teknikaria

euskara a bildua oriokoudala.com

943 830 346 --> 8

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/b3198abd/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/b3198abd/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/b3198abd/attachment-0001.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago