[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
nerea bello
bellonerea a bildua hotmail.com
Ast, Urr 24, 12:19:28, CEST 2013
Kaixo, nola itzuli dezaket Nafarroako Foru Aldundia ingelesera?
Bertsio asko ikusi ditut baina ez dakit ofizialik esistitzen den
Regional Community of Navarra
Autonmus Community of Navarra eta abar...
Milesker
Nerea Bello
From: a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Date: Thu, 24 Oct 2013 11:55:48 +0200
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
Interesgarria da irakurtzea Euskaltzaindiaren Hiztegiak dakarren diru xeheren definizioa:
diru xehe Esku arteko dirua, eguneroko beharretarako esku artean erabiltzen dena. Emazu diru xehea. Diru xeherik ba al duzu aldean?
Beraz, xehek badu diru xeheren adiera, baina diru xehek ez du xeheren definizioan ageri den "ordaindu beharreko prezioa baino balio handiagoko diruarekin ordaindu
duenari itzultzen zaion dirua" adiera.
Elhuyar Hiztegian, honela eman ditugu cambioren hi adiera horiek:
-------------------------------------------------------------
3
s.m. [vueltas] atzerako(ak), kanbioak
el vendedor le devolvió el cambio: dendariak atzerakoak itzuli zizkion
4
s.m. [calderilla] diru xehe; xehe (mugaturik erabilia); eskuarteko; kanbio
no tengo cambio(s): diru xeherik ez dut
-------------------------------------------------------------
Bistan da [vueltas] adieran xehe falta dugula.
Dena den, duda daukagu diru xehe [vueltas] adieran sartu behar dugun. Egia da, askotan [vueltas] diru xehean ematen direnez, baliokidetzat erabil daitekeela, sensu stricto adiera hori ez badu ere. Gilenek galdera ona egin du ("txanponak itzuli beharrean billeteak aterako balira bueltan, hori ere litzateke diru xehea?")
atzerako(ak) direla eta, Azkuek jasoa da, eta P. Mujikak eman zuen bere hiztegian (BG).
Argi daukagu itzulkin modukorik ez dugula behar.
Antton Gurrutxaga
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.org
2013/10/24 "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.net>
Euskaltzaindiaren Hiztegian datorren
definizioaren arabera, ez dirudi billeteak eta txanponak bereizten direnik
(“dirua” orokorki aipatzen du, nahiz eta denok ulertzen dugun, “diru xehea”, edo
“xehea”, bereziki, besterik zehazten ez den bitartean, behintzat, txanponak
bakarrik direla):
"xehe2 iz. Diru
xehea; ordaindu beharreko prezioa baino balio handiagoko diruarekin ordaindu
duenari itzultzen zaion dirua. Piarresek eman zion etxekoandreari hamar
soseko zuri bat, eta andre horrek bihurtu zionean xehea (....). Emak
xehea."
Gainera,
xehe hitzak ez du Ipar. markarik ere, ez Euskaltzaindiaren Hiztegian ez Hiztegi Batuan:
"xehe 2 iz. [mugaturik erabilia] 'diru
xehea': xehea bihurtu; emak xehea."
Aldi berean,
uste dut erreparatu beharrekoa dela bi hiztegietako adibideetan bihurtu
aditza erabiltzen dela, itzuli-ren adiera berean, oker ez banago; baita
eman aditza ere.
Hortaz:
“Bihurtzen du
xehea”, ordain egokia izan liteke?
“Ematen du
xehea”?
“Itzultzen du
xehea”?
“Itzultzen /
Ematen / Bihurtzen du diru xehea”?
Nork: Gilen Mejuto
[mailto:gilenmejuto a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: jueves, 24 de octubre
de 2013 9:56
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Da las vueltas
/ Itzulkina ematen du
Segur asko ez da hala gertatzen oro har, baina txanponak itzuli
beharrean billeteak aterako balira bueltan, hori ere litzateke diru
xehea?
Patxi Petrirena Alzuguren<p.petrirena a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 urria 24 09:45):
Ados nago Luisekin: "Itzultzen du diru xehea".
Patxi
Petrirena Alzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170
Usurbil
www.elhuyar.org
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik
ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko
baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta
daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu,
jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik
asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2013/10/24 LB <luisber12 a bildua gmail.com>
Entzuna
daukat zuberotarren ahotan “xehea” hitza adiera horretan erabilia, dotore
asko halere. Nik neuk “itzulkin” asmatuaren eta “xehe” zaharraren
artean nahiago bigarrena, besteak beste arrazoi honengatik: baldin neke
berdintsua badu Hegoaldeko euskaldun batek “xehe” hitza adiera horretan
erabiltzen ikasteko nola Iparraldeko batek “kanbioak”, “bueltak” edo
“itzulkinak” ulertu eta baliatzeko, orduan zuzenago dirudi hautua
iparraldeko norabidean egitea, hitz zaharra hangoa denaz geroztik.
Orotarikoan
ere jasotzen da erabilera horren lekukotasuna:
1. (L, BN, S; Ht VocGr, Lar Sup (<ch->),
Arch VocGr, Gèze, Dv,
H), xe (AN-5vill, B, BN-baig, Sal, R).
Ref.:
A (xe, xehe); Lrq; Satr VocP (xeiak). Cambio(s) (de moneda). "La monnaie d'un écu, luis baten
xehea"
Ht VocGr 387.
"Moneda, xehea<ch->"
Lar Sup. "Monnaie d'une pièce" Dv. "Xeherik
baduzu? avez-vous de la monnaie?"
H.
"Xehe [...], calderilla, moneda de cobre" A. "Moneda
inferior, cambios. Badüzia
xeherik? (Sc), baduxea
xerik? (Sal), ¿tiene V. cambios,
calderilla?Pesta baten xeak ematen
bazineztazu (BN-baig), si me diera usted
cambios de una peseta" Ib. "Xeiak, cambios" Satr VocP. Cf. DIRU
XEHE. Piarresek eman zion etxeko andreari hamar-soseko
xuri bat eta andre horrek bihurtu zioenean xehea [...] lothu ginen berriz
Olhetako bideari. Elzb PAd 34.
Gure
hautu lexikoak mugaz bi aldetako iturrietatik jasoak eta mugaz bi aldetara
isuri beharrak direla gogoratu behar izatea bera da niretzat aski
esanguratsu.
--
Gilen Mejuto
Freelance
Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/75c0928c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago