[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Ast, Urr 24, 09:55:39, CEST 2013


Segur asko ez da hala gertatzen oro har, baina txanponak itzuli beharrean
billeteak aterako balira bueltan, hori ere litzateke diru xehea?


Patxi Petrirena Alzuguren<p.petrirena a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 urria 24 09:45):

> Ados nago Luisekin: "Itzultzen du diru xehea".
>
> *Patxi Petrirena Alzuguren*
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.com <p.petrirena a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>   Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
>
> 2013/10/24 LB <luisber12 a bildua gmail.com>
>
>>
>> *Entzuna daukat zuberotarren ahotan “xehea” hitza adiera horretan
>> erabilia, dotore asko halere.  Nik neuk “itzulkin” asmatuaren eta “xehe”
>> zaharraren artean nahiago bigarrena, besteak beste arrazoi honengatik:
>> baldin neke berdintsua badu Hegoaldeko euskaldun batek “xehe” hitza adiera
>> horretan erabiltzen ikasteko nola Iparraldeko batek “kanbioak”, “bueltak”
>> edo “itzulkinak” ulertu eta baliatzeko, orduan zuzenago dirudi hautua
>> iparraldeko norabidean egitea, hitz zaharra hangoa denaz geroztik. *
>>
>> * *
>>
>> *Orotarikoan ere jasotzen da erabilera horren lekukotasuna:*
>>
>> * *
>>
>>  *1.* (L, BN, S; Ht *VocGr, *Lar *Sup *(<ch->), Arch *VocGr, *Gèze, Dv,
>> H), *xe* (AN-5vill, B, BN-baig, Sal, R). Ref.: A (*xe, xehe*); Lrq; Satr
>> *VocP* (*xeiak*). Cambio(s) (de moneda). "La monnaie d'un écu, *luis
>> baten xehea*" Ht *VocGr* 387. "Moneda, *xehea*<ch->" Lar *Sup. *"Monnaie
>> d'une pièce" Dv. "X*eherik baduzu?* avez-vous de la monnaie?" H. "*Xehe *[...],
>> calderilla, moneda de cobre" A. "Moneda inferior, cambios. *Badüzia
>> xeherik? *(Sc), *baduxea xerik? *(Sal), ¿tiene V. cambios, calderilla?*Pesta
>> baten xeak ematen bazineztazu* (BN-baig), si me diera usted cambios de
>> una peseta" Ib. "*Xeiak, *cambios" Satr *VocP.* Cf. DIRU XEHE.  *Piarresek
>> eman zion etxeko andreari hamar-soseko xuri bat eta andre horrek bihurtu
>> zioenean xehea [...] lothu ginen berriz Olhetako bideari*. Elzb *PAd* 34.
>>
>>
>>
>> *Gure hautu lexikoak mugaz bi aldetako iturrietatik jasoak eta mugaz bi
>> aldetara isuri beharrak direla gogoratu behar izatea bera da niretzat aski
>> esanguratsu.*
>>
>> * *
>>
>> * *
>>
>


-- 
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/d6df8cc2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago