[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
Jabier Zabaleta
euskara a bildua oriokoudala.com
Ast, Urr 24, 10:20:29, CEST 2013
Gillenek dioen bezala da, kasu honetan: geltokiko makinak billeteak ere bueltatzen ditu diru xehearekin batera.
Ez dakit, hala ere, hori nahiko arrazoi den ‘diru xehea’ erabiltzea galarazteko. Seguru asko, ez.
Nolanahi ere, Luisek (eta, orain, Patxik) proposatzen duten ‘diru xehe’ri ezer kendu gabe, eta ipar euskalkietako hitzak erabiltzearen komenientzian bat etorrita ere, uste dut ‘kanbio’ hitza dugula hor aukerakoen; ipar euskalkietan ere erabiltzen da (‘kanbio/ganbio’ aldaera gorabehera) eta leku guztietako euskaldunek kolpe batean ulertzen dute.
‘Itzultzen du kanbioa’ egingo nuke, hortaz (Patxik arrazoi duela uste dut, hitz ordenaren kontuan).
Mila esker, ostera.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
El 24/10/2013, a les 09:55, Gilen Mejuto <gilenmejuto a bildua gmail.com> va escriure:
> Segur asko ez da hala gertatzen oro har, baina txanponak itzuli beharrean billeteak aterako balira bueltan, hori ere litzateke diru xehea?
>
>
> Patxi Petrirena Alzuguren<p.petrirena a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 24 09:45):
> Ados nago Luisekin: "Itzultzen du diru xehea".
>
> Patxi Petrirena Alzuguren
>
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.com
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> www.elhuyar.org
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
> 2013/10/24 LB <luisber12 a bildua gmail.com>
>
> Entzuna daukat zuberotarren ahotan “xehea” hitza adiera horretan erabilia, dotore asko halere. Nik neuk “itzulkin” asmatuaren eta “xehe” zaharraren artean nahiago bigarrena, besteak beste arrazoi honengatik: baldin neke berdintsua badu Hegoaldeko euskaldun batek “xehe” hitza adiera horretan erabiltzen ikasteko nola Iparraldeko batek “kanbioak”, “bueltak” edo “itzulkinak” ulertu eta baliatzeko, orduan zuzenago dirudi hautua iparraldeko norabidean egitea, hitz zaharra hangoa denaz geroztik.
>
>
>
> Orotarikoan ere jasotzen da erabilera horren lekukotasuna:
>
>
>
> 1. (L, BN, S; Ht VocGr, Lar Sup (<ch->), Arch VocGr, Gèze, Dv, H), xe (AN-5vill, B, BN-baig, Sal, R). Ref.: A (xe, xehe); Lrq; Satr VocP (xeiak). Cambio(s) (de moneda). "La monnaie d'un écu, luis baten xehea" Ht VocGr 387. "Moneda, xehea<ch->" Lar Sup. "Monnaie d'une pièce" Dv. "Xeherik baduzu? avez-vous de la monnaie?" H. "Xehe [...], calderilla, moneda de cobre" A. "Moneda inferior, cambios. Badüzia xeherik? (Sc), baduxea xerik? (Sal), ¿tiene V. cambios, calderilla?Pesta baten xeak ematen bazineztazu (BN-baig), si me diera usted cambios de una peseta" Ib. "Xeiak, cambios" Satr VocP. Cf. DIRU XEHE. Piarresek eman zion etxeko andreari hamar-soseko xuri bat eta andre horrek bihurtu zioenean xehea [...] lothu ginen berriz Olhetako bideari. Elzb PAd 34.
>
>
> Gure hautu lexikoak mugaz bi aldetako iturrietatik jasoak eta mugaz bi aldetara isuri beharrak direla gogoratu behar izatea bera da niretzat aski esanguratsu.
>
>
>
>
>
>
>
>
> --
> Gilen Mejuto
> Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/8b513cc3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago