[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Urr 24, 10:58:44, CEST 2013
Uste dut Patxik arrazoi duela galdegaiaren kontu horretan. Baietza markatu nahi da, ingelesez, antza, ezetza markatzen den bezala ("no change given" jartzen bide dute diru-xeherik ematen ez duten makinetan).
Baina ezin dut irentsi <itzultzen du diru-xehea> / <itzultzen du kanbioa>. Idazkun baterako, txarra iruditzen zait. Motza, luzea izan barik (itsusia, alegia). Ez nintzateke inoiz ohituko.
Beste nonbaitetik heldu behar litzaioke testuaren itzulpenari / egokitzapenari, nire iritziz: <kanbiodun makina>...
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago