[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du

Patxi Petrirena Alzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.com
Ast, Urr 24, 11:48:43, CEST 2013


Ados nago Asierrekin gauza batean: perspektiba hartzean, mezua egoeran
globalki hartzean. Hau da: ikusirik zer hitz ditugun, zer hurrenkera komeni
zaigun (esan dezadan, bidenabar, iruditu zaidala oro har garrantzi gutxi
samar eman zaiola eta niretzat erabakigarria dela), ikus dezagun orain
mezua osotara, eta epaitu.

Epaian, ordea, ez nator bat Asierrekin: niretzat
"Itzultzen/bihurtzen/ematen du dirua/xehea/..." da naturala.

*Patxi Petrirena Alzuguren*

p.petrirena a bildua elhuyar.com <p.petrirena a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 216

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2013/10/24 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>

>
>         Uste dut Patxik arrazoi duela galdegaiaren kontu horretan. Baietza
> markatu nahi da, ingelesez, antza, ezetza markatzen den bezala ("no change
> given" jartzen bide dute diru-xeherik ematen ez duten makinetan).
>
>         Baina ezin dut irentsi <itzultzen du diru-xehea> / <itzultzen du
> kanbioa>. Idazkun baterako, txarra iruditzen zait. Motza, luzea izan barik
> (itsusia, alegia). Ez nintzateke inoiz ohituko.
>
>         Beste nonbaitetik heldu behar litzaioke testuaren itzulpenari /
> egokitzapenari, nire iritziz: <kanbiodun makina>...
>
>
> Asier Larrinaga
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/96b5f83d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago