[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.net
Ast, Urr 24, 10:24:42, CEST 2013
Euskaltzaindiaren Hiztegian datorren definizioaren arabera, ez dirudi billeteak eta txanponak bereizten direnik ("dirua" orokorki aipatzen du, nahiz eta denok ulertzen dugun, "diru xehea", edo "xehea", bereziki, besterik zehazten ez den bitartean, behintzat, txanponak bakarrik direla):
"xehe2 iz. Diru xehea; ordaindu beharreko prezioa baino balio handiagoko diruarekin ordaindu duenari itzultzen zaion dirua. Piarresek eman zion etxekoandreari hamar soseko zuri bat, eta andre horrek bihurtu zionean xehea (....). Emak xehea."
Gainera, xehe hitzak ez du Ipar. markarik ere, ez Euskaltzaindiaren Hiztegian ez Hiztegi Batuan:
"xehe 2 iz. [mugaturik erabilia] 'diru xehea': xehea bihurtu; emak xehea."
Aldi berean, uste dut erreparatu beharrekoa dela bi hiztegietako adibideetan bihurtu aditza erabiltzen dela, itzuli-ren adiera berean, oker ez banago; baita eman aditza ere.
Hortaz:
"Bihurtzen du xehea", ordain egokia izan liteke?
"Ematen du xehea"?
"Itzultzen du xehea"?
"Itzultzen / Ematen / Bihurtzen du diru xehea"?
________________________________
Nork: Gilen Mejuto [mailto:gilenmejuto a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: jueves, 24 de octubre de 2013 9:56
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
Segur asko ez da hala gertatzen oro har, baina txanponak itzuli beharrean billeteak aterako balira bueltan, hori ere litzateke diru xehea?
Patxi Petrirena Alzuguren<p.petrirena a bildua elhuyar.com<mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com>> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 24 09:45):
Ados nago Luisekin: "Itzultzen du diru xehea".
Patxi Petrirena Alzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.com<mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com><mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.org<http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2013/10/24 LB <luisber12 a bildua gmail.com<mailto:luisber12 a bildua gmail.com>>
Entzuna daukat zuberotarren ahotan "xehea" hitza adiera horretan erabilia, dotore asko halere. Nik neuk "itzulkin" asmatuaren eta "xehe" zaharraren artean nahiago bigarrena, besteak beste arrazoi honengatik: baldin neke berdintsua badu Hegoaldeko euskaldun batek "xehe" hitza adiera horretan erabiltzen ikasteko nola Iparraldeko batek "kanbioak", "bueltak" edo "itzulkinak" ulertu eta baliatzeko, orduan zuzenago dirudi hautua iparraldeko norabidean egitea, hitz zaharra hangoa denaz geroztik.
Orotarikoan ere jasotzen da erabilera horren lekukotasuna:
1. (L, BN, S; Ht VocGr, Lar Sup (<ch->), Arch VocGr, Gèze, Dv, H), xe (AN-5vill, B, BN-baig, Sal, R). Ref.: A (xe, xehe); Lrq; Satr VocP (xeiak). Cambio(s) (de moneda). "La monnaie d'un écu, luis baten xehea" Ht VocGr 387. "Moneda, xehea<ch->" Lar Sup. "Monnaie d'une pièce" Dv. "Xeherik baduzu? avez-vous de la monnaie?" H. "Xehe [...], calderilla, moneda de cobre" A. "Moneda inferior, cambios. Badüzia xeherik? (Sc), baduxea xerik? (Sal), ¿tiene V. cambios, calderilla?Pesta baten xeak ematen bazineztazu (BN-baig), si me diera usted cambios de una peseta" Ib. "Xeiak, cambios" Satr VocP. Cf. DIRU XEHE. Piarresek eman zion etxeko andreari hamar-soseko xuri bat eta andre horrek bihurtu zioenean xehea [...] lothu ginen berriz Olhetako bideari. Elzb PAd 34.
Gure hautu lexikoak mugaz bi aldetako iturrietatik jasoak eta mugaz bi aldetara isuri beharrak direla gogoratu behar izatea bera da niretzat aski esanguratsu.
--
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/8cc2c284/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago