[itzul] TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación
Errea Cleix Inma
i.errea a bildua pamplona.es
Ast, Urr 31, 11:39:29, CET 2013
Kaixo, Patricia,
Aztertu genuen zuk proposatutako aukera hori, baina, batetik, (are) ulergaitzago iruditu zitzaigun, eta bestetik, pentsatu genuen "askotariko"tzat ez dela jotzen zaharberritzea bera, baizik eta zaharberritze hori egiteko lanak. Eta horren ondorioz, atzo forora "jaurti" nuen hautuaren alde egin genuen.
Esker mila, zure ekarpenarengatik!
inma
-----Mensaje original-----
De: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Enviado el: osteguna, 2013.eko urriak 31 11:27
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación
Kaixo Inma, Patxi eta Miren,
Barka atrebentzia, baina lehenengoan ez litzateke "Askotariko Zaharberritze Lanetako Enpleguko Lantegi Eskola" izan behar?
Ondo izan!
Patricia
Errea Cleix Inma< i.errea a bildua pamplona.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 30 13:53):
Arratsalde on.
Azkenik, honela utzi dugu kontua:
Escuela Taller de Empleo de Polirehabilitación Zaharberritze Askotariko Lanetako Enpleguko Lantegi Eskola
Polimantenimiento y reforma de edificios Eraikinen berritze- eta askotariko mantentze-lanak
Polimantenimiento y conservación en piedra Kontserbazio- eta askotariko mantentze-lanak harritan
Polimantenimiento y restauración en madera Berriztatze- eta askotariko mantentze-lanak zuretan
Polimantenimiento de interiores Barrualdeak mantentzeko askotariko lanak
Ongi segi,
inma
> -----Mensaje original-----
> De: Errea Cleix Inma [mailto: i.errea a bildua pamplona.es]
> Enviado el: asteazkena, 2013.eko urriak 30 10:20
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul]TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación
>
>
> Eskr mila, Jon,
> "Askotariko" horretan edo halako zerbaitetan ari gara
> pentsatzen hemen ere (edonola ere, prest dugunean,
> jakinaraziko dizuegu zer egin dugun...)
> Eta bai, arrazoi duzu, gu ere ohartuak ginen
> polirrehabilitación izan behar duela, baina hala pasatu
> digute... Berez, Googlen sartuta, poli-rehabilitación edo
> poli rehabilitación agertzen da.
> Polimantenimiento, berriz, bere horretan agertzen da, edo
> bestela, honela: poli-mantenimiento.
>
>
> > -----Mensaje original-----
> > De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto: jon-agirre a bildua ej-gv.es]
> > Enviado el: asteazkena, 2013.eko urriak 30 10:13
> > Para: itzul a bildua postaria.com
> > Asunto: Re: [itzul]TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación
> >
> >
> > Aurrizkiak, lau letraz eta buruhauste batez gain, zer
> > eransten duen jakiteak lagunduko luke. Gaztelaniaz
> > "polirehabilitación" txarto dago, 'polirrehabilitación'
> > beharko luke, izatekotan. Euskaraz, 'askotariko' erantsita
> > konpon liteke, beharbada.
> >
> > Jon
> >
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > From: Errea Cleix Inma [mailto: i.errea a bildua pamplona.es]
> > Sent: asteazkena, 2013.eko urriak 30 09:35
> > To: Itzul (E-mail)
> > Subject: [itzul] TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación
> >
> > Egun on,
> > Terminologo diren edota terminoak-edo sortzen aditu edo
> > trebe direnen laguntza behar dugu.
> > Izenburuan adierazitako bi hitz horiek iritsi zaizkigu
> > itzultzeko (polimantenimiento eta polirehabiltiación).
> > Adibidez, lehen 'Escuela Taller de Construcción y
> > Rehabilitación' zena orain 'Escuela Taller de Empleo de
> > Polirehabilitación' da.
> > Zehazki izen hauek pasatu dizkigute itzultzeko:
> >
> > Escuela Taller de Empleo de Polirehabilitación
> > Polimantenimiento y reforma de edificios Polimantenimiento y
> > conservación en piedra Polimantenimiento y restauración en
> > madera Polimantenimiento de interiores
> >
> > Badirudi hitz berri horiek (poli...) kanpotik etorri
> > zaizkiela Eskolakoei, eta derrigorrez erabili behar dituzte
> > (begiratu dut Interneten, eta badabiltza Espainia aldean...).
> > Biziki eskertuko nuke horiek nola eman daitezkeen
> > zuetako batek (edo batzuek!) aholkatzea.
> > Udalean, normalean, 'mantenimiento' 'mantentze-lan'
> > egiten dugu, eta 'rehabilitación', 'zaharberritze'.
> > Baina ez dakit zer egin "poli" aurrizkiarekin bi kasu horietan.
> >
> > Esker mila aurrez,
> >
> >
> > inma errea & patxi de vicente & miren iriarte
> > Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
> > Área de Servicios Generales - Zerbitzu Orokorretako Alorra
> > (Zapatería 40- 3. sol. - 31001)
> > traditzul a bildua pamplona.es <mailto: traditzul a bildua pamplona.es>
> > 948 420 979 (directo - zuzenekoa)
> > Extensiones internas - Barne-luzapenak: 9534 (inma) /
> > 9535 (patxi) / 9536 (miren)
> > 948 420 000 (Centralita Ayto. Pna. - Iruñeko Udaleko
> > telefonogunea)
> > Nota: En el caso de folletos y/o carteles,
> > RECOMENDAMOS el ENVÍO al Servicio de Traducción de las
> > PRUEBAS de IMPRENTA en euskera (pdf), para su CORRECCIÓN. El
> > Servicio da PRIORIDAD absoluta a dicha corrección.
> > Oharra: Foiletoen edota kartelen kasuan, GOMENDATZEN
> > DIZUEGU euskarazko INPRENTA-PROBAK (pdf) Itzulpen Zerbitzura
> > BIDALTZEA, ZUZENTZERA. Zerbitzuak erabateko LEHENTASUNA
> > ematen dio zeregin horri.
> >
> > Para evitar retrasos, despistes o pérdidas, es mejor
> > que enviéis los mensajes a la dirección de correo indicada en
> > la firma.
> > Atzerapen, nahaste edo galerarik ez gertatzeko, hobe
> > duzue mezuak sinaduran agertzen den posta-helbidera bidaltzea.
> >
> >
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131031/8f7c7116/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago