[itzul] (gairik gabea)

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Ira 3, 12:44:35, CEST 2013


Euskarazko testu batean, izen arrunt gisa jaso beharko lirateke.

	* Artikulua behar dute, beraz.

	* Gehienak mailegu irentsi gabe modura tratatu beharko lirateke, alegia, letra etzanarekin, artikulua marratxo baten bidez lotuta...

Edozelan ere, esango nuke zuen zerrenda hori gimnasio batek edo udal-kiroldegi batek egiten duen eskaintza dela, eta zerrenda gisa agertuko dela kartelen batean. Hala bada, ni testu "arinagoa" / "erosoagoa" / "estetikoagoa" osatzen ahaleginduko nintzateke, letra etzan, marra eta traba guztiak kenduta. Honela:

		Pilatesa
		Spinninga / Areto txirrindularitza	>>> zuek aukeratu zein
		Aquaerobica
		Body powerra
		Body balancea
		Aerodantza
		Bosua
		Zumba
		Multifitnessa
		Ipurmasailak - Abdominalak - Zangoak


Asier Larrinaga Larrazabal




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago