[itzul] (gairik gabea)

Enrique Umaran enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com
As, Ira 3, 16:13:13, CEST 2013


"Spinning" ez da erabili behar, marka komertziala delako eta arazo legalak
etor daitezke (gazteleraz ERE). "Areto-txirrindularitza" akaso?
El 03/09/2013 12:45, "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
escribió:

>
> Euskarazko testu batean, izen arrunt gisa jaso beharko lirateke.
>
>         * Artikulua behar dute, beraz.
>
>         * Gehienak mailegu irentsi gabe modura tratatu beharko lirateke,
> alegia, letra etzanarekin, artikulua marratxo baten bidez lotuta...
>
> Edozelan ere, esango nuke zuen zerrenda hori gimnasio batek edo
> udal-kiroldegi batek egiten duen eskaintza dela, eta zerrenda gisa agertuko
> dela kartelen batean. Hala bada, ni testu "arinagoa" / "erosoagoa" /
> "estetikoagoa" osatzen ahaleginduko nintzateke, letra etzan, marra eta
> traba guztiak kenduta. Honela:
>
>                 Pilatesa
>                 Spinninga / Areto txirrindularitza      >>> zuek aukeratu
> zein
>                 Aquaerobica
>                 Body powerra
>                 Body balancea
>                 Aerodantza
>                 Bosua
>                 Zumba
>                 Multifitnessa
>                 Ipurmasailak - Abdominalak - Zangoak
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130903/304c477c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago