[itzul] derrigorreko desagertzea/desagertze behartua
eztizen miranda
eztizen.miranda a bildua hotmail.com
Ost, Ira 4, 12:12:56, CEST 2013
Kaixo guztioi,
Ingelesezko "Enforced dissapearance" terminoa euskaraz nola esan.
Gaztelaniaz "desaparición forzada" (ez oso aproposa ni ustez "forzada" hitzak ez duelako estatuaren beraren inplikazioa adierazten, baina tira) Nire zalantza euskarazkoa da.
Berrian irakurri dut: desagertze behartuaIVAPen aldiz: derrigorreko desagertzeaEuskaltermen ez dut topatu.
Nire uste apalean behartua gehiago da "forzada", "enforced" delakoa baino. "Derrigorrekoa", agian, zuzenagoa al da? Besteren bat?
zuen iritziaren eta laguntzaren zain,
mila esker, aldez aurretik,
eztizen
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130904/5cd1c865/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago