[itzul] derrigorreko desagertzea/desagertze behartua

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Ira 9, 13:14:13, CEST 2013


Iruditzen zait ez genukeela baztertu behar euskarak "desaparición"en eta
"desaparición forzada"ren arteko bereizketa egiteko eskaintzen digun modu
txukun eta labur hau:

desagerpen/desagerrarazpen.

Xabier

eztizen miranda<eztizen.miranda a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
iraila 7 11:35):

>  Mila esker!
>
> eztizen
>
>  ------------------------------
> From: dioni a bildua facilnet.es
> To: itzul a bildua postaria.com
> Date: Wed, 4 Sep 2013 16:13:53 +0200
> Subject: Re: [itzul] derrigorreko desagertzea/desagertze behartua
>
>
>  Nik uste “desagertze bortxatua”. DIONISIO
>
>
>
> *De:* eztizen miranda [mailto:eztizen.miranda a bildua hotmail.com]
> *Enviado el:* miércoles, 04 de septiembre de 2013 12:13
> *Para:* itzul a bildua postaria.com
> *Asunto:* [itzul] derrigorreko desagertzea/desagertze behartua
>
>
>
> Kaixo guztioi,
>
>
>
> Ingelesezko "Enforced dissapearance" terminoa euskaraz nola esan.
>
>
>
> Gaztelaniaz "desaparición forzada" (ez oso aproposa ni ustez "forzada"
> hitzak ez duelako estatuaren beraren inplikazioa adierazten, baina tira)
> Nire zalantza euskarazkoa da.
>
>
>
> Berrian irakurri dut: desagertze behartua
>
> IVAPen aldiz: derrigorreko desagertzea
>
> Euskaltermen ez dut topatu.
>
>
>
> Nire uste apalean behartua gehiago da "forzada", "enforced" delakoa baino.
> "Derrigorrekoa", agian, zuzenagoa al da? Besteren bat?
>
>
>
> zuen iritziaren eta laguntzaren zain,
>
>
>
> mila esker, aldez aurretik,
>
>
>
> eztizen
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130909/5c5c6dd4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago