[itzul] sacos para envasado

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Al, Ira 9, 20:31:12, CEST 2013


Eta "kontserba zakuak"? DIONISIO

 

De: Gilen Mejuto [mailto:gilenmejuto a bildua gmail.com] 
Enviado el: lunes, 09 de septiembre de 2013 19:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] sacos para envasado

 

Kaixo.

Eta "paketatze(ko) zakuak"?

 

Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
iraila 9 17:22):

Kaixo,

Hor nabil, esaldi horrekin bueltaka. Euskalterm-ek "ontzikiratze" eta
"enbasatze" berbak jasotzen ditu eta, beraz, "ontzikiratzeko/enbasatzeko
zakuak" behar luke. Baina ez nau erabat asetzen itzulpen horrek.

Elhuyarrek, berriz, "ontziratu" eta "poteratu" dakartza "envasar" horren
ordainetan. Argi dago "poteratu" ez dela egokia, testua zakuei buruz ari
baita. Azkenean, beraz, "ontziratu" berbaren alde egin eta "ontziratzeko
zakuak" edo "ontziratze zakuak" jarri dut. Gertatzen dena da "ontziratzea"
gaztelaniazko "embarcar" berbaren parekoa ere badela (Orotarikoak ere hala
jasotzen du) eta, nik neuk behintzat, esanahi hori hartzen diot "envasar"
adierarena baino gehiago...

Trabatuta nago, laguntzerik bai?

Milesker aurretiaz!




Patricia




-- 
Gilen Mejuto
Freelance Translator

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130909/44e7eafc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago