[itzul] différences Vs inégalités

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Ira 17, 10:23:32, CEST 2013


	Hau bai gai korapilatsua! Beharbada, gehiago korapilatzera noa, konsensu moduko zerbait sumatzen dut eta.

	Nire abiapuntua hau da: zelan esan zaio euskaraz legearen aurrean eskubide eta betebehar berak izateari? Berdintasuna. Enpresa guztietan ditugu «berdintasun-planak». Lur HE: «askatasuna, berdintasuna, anaikortasuna». Harluxet: «Honako printzipioak aldarrikatzen dira: hiritar guztien berdintasun politiko eta soziala, jabegoaren errespetua, nazioaren...». Eta abar. Uste dut ezin baztertuzko bidea dela hori. Nahi eta nahi ez, horri eutsi behar diogu.

	Berdintasunik eza (inegalité) desberdintasuna da.

	"Asmatu" beharrekoa, beraz, bakoitza (gaitasunetan, fisikoki, nortasunean...) besteak ez bezalakoa dela adierazteko modua da.

	Nik, «diferente» eta «diferentzia» hartuko nituzke hitz "teknikotzat". Testuetarako, horrez gainera, hainbat alternatiba daude: alde, x ez bezalako, bestelako, bestelakotasun...


Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago