[itzul] différences Vs inégalités

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Ira 17, 14:46:39, CEST 2013


Elhuyar Hiztegiaren 4. edizioa laster argitaratuko da, eta honela agertuko
da "desigualdad" sarrera:

----------------------------------------------

desigualdad.
    1. s.f. [diferencia] desberdintasun, ezberdintasun; bestelakotasun;
alde. "las desigualdades existentes entre nosotros no son un obstáculo para
nuestro trabajo: gure artean dauden desberdintasunak ez dira gure lanerako
oztopo". "quieren medir la desigualdad en el uso de servicios de salud en
relación con el nivel socioeconómico de los individuos: osasun-zerbitzuen
erabileran dauden aldeak neurtu nahi dituzte, pertsonen maila
sozioekonomikoaren arabera".
    2. [falta de igualdad social, económica] berdintasunik ez;
desparekotasun; desberdinkeria. "las causas y consecuencias de la
desigualdad entre los pueblos: herrien berdintasunik ezaren kausak eta
ondorioak". "una cosa es la diferencia, que todos somos diferentes, y otra
cosa la desigualdad: gauza bat da desberdintasuna, denok baikara
desberdinak, etra beste bat desparekotasuna".
    3. s.f. (Mat.) desberdintza.

----------------------------------------------

Alfontsok aipatutako Bego Montorioren 32eskutik blogeko artikuluak eraginda
berraztertu genuen arazoa. Hau izan da gure gogoeta:

----------------------------------------------

Arazo hau ez zen gertatuko *diferencia *adierazteko *diferentzia *hitza
nagusitu balitz, *desberdintasun *eta *ezberdintasun *hitzak
*desigualdad*adierarekin espezializatzeko aukera egon zitekeelako.
Baina badakigu ez
dela horrela gertatu, eta artifizioa litzateke gaur egun *desberdintasun =
diferencia* baliokidetza ez aitortzea eta gaitzestea.

Beraz, badirudi *desigualdad*erako hasi behar dugula zerbait pentsatzen.

ElhWebCorp paraleloan (http://webcorpusak.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta2.py)
*desigualdad *nola itzuli den aztertu dugu. Hauek dira emaitzak:

desberdintasun 99
ezberdintasun 39
desberdintza 7
desoreka 7
alde 2
bereizketa 2
desberdinak izate 2
berdintasun ez 2
orekarik ez 1
diskriminazio 1
desberdinkeria 1
bereizketak egite 1
berdintasunik ez 1

*desberdintza*ren* *7 agerpenak matematika-arlokoak dira.

Bistan da *desberdintasun/ezberdintasun* hitzak direla baliokide
erabilienak. Litekeena da testuinguru batzuetan baliozkoak izatea, baina
horrek, Montorioren artikulua lekuko, ez da aski. Ikus corpuseko adibide
hauek:
-----------------------------
La igualdad no es la negación de la diferencia, es la negación de la *
desigualdad*

En nuestro país sigue reinando la confusión entre lo que son las
diferencias y lo que son las *desigualdades*.

Una cosa es la diferencia, que todos somos diferentes, y otra cosa es la *
desigualdad*.

Una campaña para combatir las agresiones sexistas en fiestas y sensibilizar
a la población acerca de la manera distinta de vivir la fiesta en mujeres y
hombres a causa de la *desigualdad*

-----------------------------

Honela itzuli dira, hurrenez hurren:

Berdintasuna ez da desberdintasuna ukatzea, *bereizketa *ukatzea baizik.

Herrialde honetan nahastuta gabiltza oraindik diferentzia eta *
ezberdintasunekin*.

Gauza bat da desberdina izatea, denok baikara desberdinak, baina *bereizketak
egite*a oso bestelakoa da.

Jaietako eraso sexistei aurre egiteko eta *berdintasunik ez*aren eraginez
emakumeek eta gizonek jaia modu desberdinean bizitzeari buruz herritarrak
sentsibilizatzeko kanpaina

-----------------------------

Dena den, ohartaraztekoa da aurreko adibideetan erabili den *bereizketa*ordaina
*desigualdad *egoera sortzen duen *discriminación *kontzeptua dela (emaitza
izendatzeko, eragilea erabiltzea, metonimia-modu bat). Bereizketak sortzen
du *desigualdad *delakoa.

Aukera berriak:
*
berdintasunik/berdintasunik ez*. Testu gutxitan aurkitu dugu ordaintzat,
baina uste dugu badela alde bat *desberdintasun *eta *berdintasunik
ez*artean, eta baliagarria izan daitekeela. Hala ere, ezagunak dira
*-ik ez *direlakoen lexikalizazio-arazoak, eta beste aukeraren bat ematea
komeni da.

*desberdinkeria*. *Nolaerran*ek eman du *inegalité*ren ordaintzat.
ElhWebCorp-en agerpen bat du, baina Googlen (Corpeus erabiliz:
http://www.corpeus.org/cgi-bin/kontsulta.py), 8. Gure ustez, arazoa da
atzizki batean kontzentratzen duela adieren arteko bereizketa, eta hori
labaina izan daiteke askotan, eta, gainera, markatua da. Arazo(txo) bat
badago: jatorrian *desberdin *dute desberdintasunak eta desberdinkeriak.
Alegia, izenen arazoa konponduta legoke *inequality *= *desberdinkeria /
difference = desberdintasun*, baina izenondoena ez: *inequal = desberdin /
different = desberdin*.

*desoreka*. ELhWebCorp-ko agerraldietan, *desoreka sozial* eran agertu da
batez ere. Horrelakoetan egokia denik ez dugu ukatuko, baina hiztegia
*desigualdad
= desoreka* argitaratzea beste kontu bat da.

*desparekotasun*. Xabier Aristegietak proposatu dio Bego Montoriori. Ez da
oso erabilia baina badaude adibide batzuk.

Patxi Petrirenaren iritzia 31eskutik-en:

"Bestela, iruditzen zait 'berdintasunik eza' esanda adiera bietako bat
bakarra hartzen dugula ia, eta ez nuke absurdutzat joko esaldi hau:
"Desberdintasuna ez da berdintasunik eza".

'Desparekotasun', gaur-gaurkoz, gogortxo gertatzen zait, baina ez nioke
aterik itxiko ezeri. Lan batean erabili da lehenago, dirudienez."

---------------------------------------------
Antton Gurrutxaga

*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea

a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com  [image: Linkedin
lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>


2013/9/17 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>

>
>         Hau bai gai korapilatsua! Beharbada, gehiago korapilatzera noa,
> konsensu moduko zerbait sumatzen dut eta.
>
>         Nire abiapuntua hau da: zelan esan zaio euskaraz legearen aurrean
> eskubide eta betebehar berak izateari? Berdintasuna. Enpresa guztietan
> ditugu «berdintasun-planak». Lur HE: «askatasuna, berdintasuna,
> anaikortasuna». Harluxet: «Honako printzipioak aldarrikatzen dira: hiritar
> guztien berdintasun politiko eta soziala, jabegoaren errespetua,
> nazioaren...». Eta abar. Uste dut ezin baztertuzko bidea dela hori. Nahi
> eta nahi ez, horri eutsi behar diogu.
>
>         Berdintasunik eza (inegalité) desberdintasuna da.
>
>         "Asmatu" beharrekoa, beraz, bakoitza (gaitasunetan, fisikoki,
> nortasunean...) besteak ez bezalakoa dela adierazteko modua da.
>
>         Nik, «diferente» eta «diferentzia» hartuko nituzke hitz
> "teknikotzat". Testuetarako, horrez gainera, hainbat alternatiba daude:
> alde, x ez bezalako, bestelako, bestelakotasun...
>
>
> Asier Larrinaga
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130917/ffe60016/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago