[itzul] Julio Cortazar
B. Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Ast, Ira 19, 14:37:23, CEST 2013
Erlatibagintzak ekarri gisa horretako konfliktoetan, batzuetan datiboa
erabili dute idazleek (zuhauri gogoratu zaizun aterabidea). Gogoan dut
Elizanburuk Piarres Adamen erabili zuen perpausa:
"/bertze haurreri //biltzen////ikhusi//nituen sosek xoratu, liluratu
ninditeyan/"
Ez dakit zure gramatikan nola kudeatzen diren holako erlatiboetako bi
objektuak (zure adibidean, alde batetik, 'egiten' aditzari dagokiona,
eta bestetik 'ikusi' aditzari doakiona). Test bezala ondoko bi adibideak
balia ditzakezu:
a)/jaten ikusi zaitudan sagarra/
b)/haurrak apurtzen ikusi ditudan jostailuak/
Zuretzat horiek onargarri badira (ez dakit euskaldun guzien kasua den),
pentsa daiteke printzipioz zure gramatikak beheragoko objektuaren
erlatibatzea onartzen duela holako perpausetan.
Orduan, zure perpausera itzulirik, honela geldi liteke beheragoko
objektuaren erlatibatzea bide erregularrari jarraikiz:
/ Mutilak [XXX] egiten ikusi ditut/ --> /mutilak egiten ikusi ditudan
guzia/ (/mutilak /absolutiboan utzirik, beraz).
Seguraz ere, ez zaizu gustatzen... Bestela hura zitzaizun lehenbizian
gogora etorriko. Bi objektuek dituzten numero ezaugarrien konfliktoak
sortzen bide dizu traba (guziz zabaldua da kontu hau bestalde ere).
Gaineko objektua datiboarekin markatuz, konfliktoari franko aterabide
dotorea ematen zaiola iruditzen zait. Berdin gertatzen da, zure
gramatikak a) eta b) bezalakoak onartzen ez baditu (Elizanbururen
jokabidea, itzulpen testuingururik gabe ere).
Beñat
Le 19/09/2013 12:19, Jon Zeo a écrit :
> Julio Cortazarren "El perseguidor" ipuinean esaldi hau agertzen da: si
> te contara todo lo que les he visto hacer a los chicos.
> Lagun batek honela eman du: Kontatuko banizu mutilek egiten ikusi
> dudan guztia, baina ez nau batere konbentzitzen ergatibo horrek.
> Bururatu zait: mutilei egiten ikusi diedan guztia. Hala ere, horrek
> ere ez nau konbentzitzen.
> Ideiarik, laguntzarik?
> Mila esker.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130919/7acf2732/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago