[itzul] Julio Cortazar

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Ira 19, 15:01:19, CEST 2013


Nik neuk, hor,  Elizanbururenean ez bezala enfasia nabarmena denez,
sayago-k bezala jokatuko nuke, zehar-galderazko (hobeki esanda,
zehar-harridurazko) perpausera jota, baina hitzordena apur bat aldatuz:

Kontatuko banizu mutilak zer nolakoak egiten ikusi ditudan>


Kontatuko banizu zer nolakoak egiten ikusi ditudan mutilak(!)




B. Oihartzabal<b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr> igorleak hau idatzi zuen (2013
iraila 19 14:37):

>  Erlatibagintzak ekarri gisa horretako konfliktoetan, batzuetan datiboa
> erabili dute idazleek (zuhauri gogoratu zaizun aterabidea). Gogoan dut
> Elizanburuk Piarres Adamen erabili zuen perpausa:
> "*bertze haurreri **biltzen** **ikhusi** nituen sosek xoratu, liluratu
> ninditeyan*"
>
> Ez dakit zure gramatikan nola kudeatzen diren holako erlatiboetako bi
> objektuak (zure adibidean, alde batetik, 'egiten' aditzari dagokiona, eta
> bestetik 'ikusi' aditzari doakiona). Test bezala ondoko bi adibideak balia
> ditzakezu:
> a)* jaten ikusi zaitudan sagarra*
> b)* haurrak apurtzen ikusi ditudan jostailuak*
>
> Zuretzat horiek onargarri badira (ez dakit euskaldun guzien kasua den),
> pentsa daiteke printzipioz zure gramatikak beheragoko objektuaren
> erlatibatzea onartzen duela holako perpausetan.
> Orduan, zure perpausera itzulirik, honela geldi liteke beheragoko
> objektuaren erlatibatzea bide erregularrari jarraikiz:
> * Mutilak [XXX] egiten ikusi ditut* --> *mutilak egiten ikusi ditudan
> guzia* (*mutilak *absolutiboan utzirik, beraz).
>
> Seguraz ere, ez zaizu gustatzen... Bestela hura zitzaizun lehenbizian
> gogora etorriko. Bi objektuek dituzten numero ezaugarrien konfliktoak
> sortzen bide dizu traba (guziz zabaldua da kontu hau bestalde ere). Gaineko
> objektua datiboarekin markatuz, konfliktoari franko aterabide dotorea
> ematen zaiola iruditzen zait. Berdin gertatzen da, zure gramatikak a) eta
> b) bezalakoak onartzen ez baditu (Elizanbururen jokabidea, itzulpen
> testuingururik gabe ere).
>
> Beñat
>
> Le 19/09/2013 12:19, Jon Zeo a écrit :
>
> Julio Cortazarren "El perseguidor" ipuinean esaldi hau agertzen da: si te
> contara todo lo que les he visto hacer a los chicos.
> Lagun batek honela eman du: Kontatuko banizu mutilek egiten ikusi dudan
> guztia, baina ez nau batere konbentzitzen ergatibo horrek.
> Bururatu zait: mutilei egiten ikusi diedan guztia. Hala ere, horrek ere
> ez nau konbentzitzen.
> Ideiarik, laguntzarik?
> Mila esker.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130919/fd9760a7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago