[itzul] Julio Cortazar
Jon Zeo
finiridiszeos a bildua yahoo.es
Ast, Ira 19, 19:52:46, CEST 2013
Eskerrik asko, denoi.
________________________________
De: Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Jueves 19 de septiembre de 2013 15:01
Asunto: Re: [itzul] Julio Cortazar
Nik neuk, hor, Elizanbururenean ez bezala enfasia nabarmena denez, sayago-k bezala jokatuko nuke, zehar-galderazko (hobeki esanda, zehar-harridurazko) perpausera jota, baina hitzordena apur bat aldatuz:
Kontatuko banizu mutilak zer nolakoak egiten ikusi ditudan>
Kontatuko banizu zer nolakoak egiten ikusi ditudan mutilak(!)
B. Oihartzabal<b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 19 14:37):
Erlatibagintzak ekarri gisa horretako konfliktoetan, batzuetan datiboa erabili dute idazleek (zuhauri gogoratu zaizun aterabidea). Gogoan dut Elizanburuk Piarres Adamen erabili zuen perpausa:
>"bertze haurreri biltzenikhusinituen sosek xoratu, liluratu ninditeyan"
>
>Ez dakit zure gramatikan nola kudeatzen diren holako erlatiboetako
bi objektuak (zure adibidean, alde batetik, 'egiten' aditzari
dagokiona, eta bestetik 'ikusi' aditzari doakiona). Test bezala
ondoko bi adibideak balia ditzakezu:
>a)jaten ikusi zaitudan sagarra
>b)haurrak apurtzen ikusi ditudan jostailuak
>
>Zuretzat horiek onargarri badira (ez dakit euskaldun guzien kasua
den), pentsa daiteke printzipioz zure gramatikak beheragoko
objektuaren erlatibatzea onartzen duela holako perpausetan.
>Orduan, zure perpausera itzulirik, honela geldi liteke beheragoko
objektuaren erlatibatzea bide erregularrari jarraikiz:
> Mutilak [XXX] egiten ikusi ditut --> mutilak egiten ikusi ditudan guzia (mutilak absolutiboan utzirik, beraz).
>
>Seguraz ere, ez zaizu gustatzen... Bestela hura zitzaizun
lehenbizian gogora etorriko. Bi objektuek dituzten numero
ezaugarrien konfliktoak sortzen bide dizu traba (guziz zabaldua da
kontu hau bestalde ere). Gaineko objektua datiboarekin markatuz,
konfliktoari franko aterabide dotorea ematen zaiola iruditzen zait.
Berdin gertatzen da, zure gramatikak a) eta b) bezalakoak onartzen
ez baditu (Elizanbururen jokabidea, itzulpen testuingururik gabe
ere).
>
>Beñat
>
>Le 19/09/2013 12:19, Jon Zeo a écrit :
>
>Julio Cortazarren "El perseguidor" ipuinean esaldi hau agertzen da: si te contara todo lo que les he visto hacer a los chicos.
>>Lagun batek honela eman du: Kontatuko banizu mutilek egiten ikusi dudan guztia, baina ez nau batere konbentzitzen ergatibo horrek.
>>Bururatu zait: mutilei egiten ikusi diedan guztia. Hala ere, horrek ere ez nau konbentzitzen.
>>Ideiarik, laguntzarik?
>>Mila esker.
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130919/8078d5f5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago