[itzul] desigualtasun

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ira 20, 09:31:57, CEST 2013


"Igual / igoal: bata zein bestea, biak ondo, nire ustean." (Diego
Martiartu)

 

Zure ustea oso kontuan hartzekoa da, baina zein litzateke zure ustearen
oinarri edo arrazoia, nire ustea ere zurera hurbiltzeko? Nik
Euskaltziandiaren Hiztegi Batua eman dut arrazoi, hitzaren forma onartua
'igual' dela esateko, eta hizkuntza erregistroa behe mailakoa duela
eransteko. Pisuagoa esango bazenit ados egotera irits ninteke.

 

Jon

 

 

From: Diego Martiartu [mailto:onddobaltz45 a bildua gmail.com] 
Sent: osteguna, 2013.eko irailak 19 19:51
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] desigualtasun

 

Jon Agirreri erantzunez:

Igual / igoal: bata zein bestea, biak ondo, nire ustean.

Desigualitate / desigualdade / desigualtasun: hiruretako edozein ondo,
nire ustean.

Hara non aurkitu dudan desigualtasun berba egoki, esan-indarrez
bete-bete eta lehen-lehen mailakoa (nire ustean), Googlen begiratuta:

Arazo zailak daude munduan: desigualtasun sozioekonomikoak, demokrazia
eskasa, militarismoa, desinformazioa eta aberatsen kleptomania pobreen
kontra, adibidez.

Esaldia 2011ko azaroan argitaratu zen Gara egunkarian. Egilea: Joseba
Sarrionandia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130920/40ff5f1d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago