[itzul] Desigualtasun

Diego Martiartu onddobaltz45 a bildua gmail.com
Or, Ira 20, 13:06:51, CEST 2013


Forma bat (igual) Hiztegi Batuan azaltzea ez zait nahikoa arrazoi iruditzen
beste forma bat (igoal), desegokitzat jotzeko edo baztertzeko. Era berean,
hitzak behe mailakotzat jotzea, hau da, hitzen artean desigualtasunak
ezartzea, ez dut konprenitzen.
Dena dela, eztabaidagaia ez zen igual/igoal, Montoriok aspaldi plazaratu
zuena baizik: hamaikatxo arrazoi tarteko desberdintasun terminoak asetzen
ez gaituela-eta, zelan eman desigualdad hori euskaraz.
Aurreko batean zera esan zenuen zuk:  "Eman diren besteak
(diferentzia/ezberdintasun edo ezberdintasun/ezparekotasun) hobeak dira".
Eta nik diot: benetan? Diferentzia eta desberdintasun ez dira ba baliokide
garbi-garbiak; bereizten hasiko ote gara ba orain, 2013an... Ezparekotasun
asmatu behar ote dugu ba, desigualtasun hor edukita...
Sarrionandiak aipatutako desigualtasun sozioekonomikoak ekarri nituen hona,
idazleak kontu hau zelan ebatzi zuen ikusteko: bikain, nire ustean. Izan
ere, idazleei arreta handiagoa jarri beharko genieke igoal...
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130920/78e5bcd4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago