[itzul] Lexikoaren batasuna?
kbiguri
kbiguri a bildua yahoo.es
Ast, Abe 4, 07:37:14, CET 2014
Basque Center for Climate Change delakoak EHUn gaurko antolatu duen jardunaldi batean, hiru irakasle edo zientzialarik euskaraz emango dituzten mintzaldiak prestatzen ibili naiz, interpretaziorako glosarioa egiteko; eta gaitzerdi! "Karbono-hustutegiak", "mantenugaien atxikimendua", "finkapen-gaitasun" eta antzeko terminologiaz beteta baitaude.
Bada, gure aspaldiko arazo ezagun batekin egin dut topo: hirurak dira EHUko irakasle, eta "sostenible" esateko, batek "iraunkor", besteak "jasangarri" eta azkenak "sostengarri" erabiltzen du.
Jasanezina, benetan!
KOLDO BIGURI
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago