[itzul] Lexikoaren batasuna?

inaki irazabalbeitia inakixabier a bildua gmail.com
Ast, Abe 4, 08:48:57, CET 2014


Akademiak erabilera zabala zuen termino bat baztertzeko erabaki malapartatu
eta polisemiko bat hartzearen ondorio saihestezina, nik uste

kbiguri<kbiguri a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 4
07:37):

> Basque Center for Climate Change delakoak EHUn gaurko antolatu duen
> jardunaldi batean, hiru irakasle edo zientzialarik euskaraz emango dituzten
> mintzaldiak prestatzen ibili naiz, interpretaziorako glosarioa egiteko; eta
> gaitzerdi! "Karbono-hustutegiak", "mantenugaien atxikimendua",
> "finkapen-gaitasun" eta antzeko terminologiaz beteta baitaude.
>
> Bada, gure aspaldiko arazo ezagun batekin egin dut topo: hirurak dira
> EHUko irakasle, eta "sostenible" esateko, batek "iraunkor", besteak
> "jasangarri" eta azkenak "sostengarri" erabiltzen du.
>
> Jasanezina, benetan!
>
> KOLDO BIGURI
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141204/1ec9815e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago