[itzul] Joko guztia
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Abe 5, 12:13:28, CET 2014
Ez daukagu argi arautegia, araudia edo zer hitz erabiliko den. Zalantza oraingoz adjektiboan dago. Gaztelaniaz “Reglamento Integral del Juego en Euskadi” jartzekotan dira. Interesgarria izan da proposamenetan inork ez duela “…integrala” proposatu. Horrek erakusten du, nire iritziz, Itzultzerakoan bakarrik sortzen zaizkigula horrelakoak, eta, ondorioz, nik azaldu dudana euskaraz emateko, testuinguru horretan, ez dugula behar ‘integralik’ (kontuan hartu, gainera, HBn dakarrena, hau da izena dela eta Matematikako terminoa dela: integral iz. Mat.).
Euskadiko Jokoaren Arautegia / Reglamento del Juego de Euskadi jarriko nioke nik, hau da, ‘Integral’ kenduta eta ‘en’ ipini beharrean ‘de’ ipinita. Ez da Euskadiko jokoa Euskadiko Arautegia baizik. Gaztelaniaz, ostera, intentzioa ‘Juego en Euskadi’ ipintzea da. Baina hau beste gai bat da.
Bestalde, nongotasuna aipatu beharra ere sobran dagoela uste dut. Ez dakit jokoak zer duen, joera horri eusteko, ikuskizunetan ez bezala, esate baterako; izan ere, arlo horiek arautzen dituzten legeen izenak konpara ditzakegu (sic guztiekin):
Euskal Herriko Autonomi Elkartean Jokoa Arautzeko 4/1991 Legea / Ley 4/1991 Reguladora del Juego en la Comunidad Autónoma del País Vasco
Jendaurreko ikuskizunak eta jolas iharduerak arautzeko 4/1995 Legea / Ley 4/1995 de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas
Batean nongo legea den dio, baina bestean ez. Katalunian, Frantzian edo Espainian ateratzen diren lege eta arautegiek catalana/català, français(e), español(a) edo antzeko zerbait jartzen dute? “Constitución Española” bai, baina gainerakoak? Norberarenari ez dut uste jarri behar zaionik.
Lau gai guztira: 1.- Integral. 2.- Reglamento. 3.- En/de. 4.-nongoa
Jon
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: osteguna, 2014.eko abenduak 4 14:07
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Joko guztia
Argi duzue "arautegi" nahiago duzuela "araudi"ren aldean?
Xabier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141205/ac3312a6/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141205/ac3312a6/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago