[itzul] Gaiago
rosetta
rosetta a bildua euskalnet.net
Ost, Abe 10, 12:09:21, CET 2014
Nire ustez oso normala da gaiago (eta kapazago). Adibideak badira Orotarikoan: [Jangoikoak bere Semearen ama] beste guztiak baño gaiago edo kapazago egin ebala
Eta, bide batez, honako hauek ere badauzkagu Orotarikoan: I ez aiz kapaza! eta Ez adiñaren samurtasuna, ez eta ere burasoenzako amodioa etziren gaiak izatu haren baratzeko.
Koro Navarro
Rosetta T.Z.
Karakaseko Erret Konpainia, 1, behea
Donostia, 20011
Tel: 943 446238
rosetta a bildua euskalnet.net
El 10/12/2014, a las 11:52, maite darceles escribió:
> Mila esker, Juan. Oso argigarria izan da.
>
>
> Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es • maitedarceles.blogspot.com
>
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 10 11:34):
> Ez dakit neu naizen gaien eta egokien erantzuteko (neure adibidea aipatu duzunez gero), baina hona:
>
> -ago eransteko, ez da baimen berezirik behar adjektibolaritzatik (aski da atribuzioa egotea tartean): "Etxeago zen hura (oraingo txabola moduko) hau baino", "Atezaina da hor zuzendariago beste inor baino"...
>
> Eskrupuluok bentzutzen badituzu, hala ere hobe joskera hau, ezta?:
>
> "Orain, gaiago gara... -tzeko".
>
> Ez da nahitaezkoa, noski, horretara jotzea. Esate baterako, ekonomia eta estiloa alde batera utzita:
>
> "Orain, hobeki gaiturik gaude ... -tzeko".
>
> Segi zorrotz, eta teoriek ez diezazutela kamustu sena.
>
>
>
>
> maite darceles<mdarceles a bildua hobest.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 10 10:56):
>
> Egokia al da "orain galdera hori erantzuteko gaiago gara" esatea, gaztelerazko "ahora somos más capaces de responder a esa pregunta"-ren ordainetan? Ala beste moduren batean esan beharko genuke? Zalantzak ditut...
>
> Bilaketa eginez, honakoak aurkitu ditut eta belarrira arraro samar egiten zaidan arren ohitura falta izango dela pentsatzen dut:
>
> 1) STAUFFACHER: Reding jauna, antziñako lendakaria ez al da emen? Nor ori baiño gaiago? (Willhem Tell-2004)
> 2) Literaturan eta beste testugintza mota batzuetan, nabarmena izan da, itzulpenaren bitartez zein bestela, azken urteotan euskarazko idazketan egin den aurrerapausoa, eta, baldintza onetan, gero eta gaiago gara ia edozein erregistrotan emaitza onak lortzeko, itzultzaile-testugile trebeen esperientzia hori baliatuz eta baliabide egokiak izanez. (EHU-KO EUSKARA ZERBITZUA: EREDUAK ONTZEKO BIDEAK LANTZEN Juan Garzia Garmendia)
>
> Elhuyar Hiztegian (http://www.euskara.euskadi.net/) izen bezala agertzen da, bakarrik, ez dago adjektibo edo izenondo bezala. Hori izan daiteke agian arraro egitearen arrazoia?
>
> Mila esker, aldez aurretik.
>
> Maite
>
> Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es • maitedarceles.blogspot.com
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141210/361787a2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago