[itzul] Gaiago

txema txema a bildua lete.net
Ast, Abe 11, 11:39:54, CET 2014


Iruña-Veleiari buruz pontifikatzen hasi edo euskalduntze berantiarrari buruzko film batean tokia hartu
  ----- Original Message ----- 
  From: Mikel Gartzia 
  To: Oskar Bilbao-Goyoaga ; ItzuL 
  Sent: Thursday, December 11, 2014 9:59 AM
  Subject: Re: [itzul] Gaiago


  pertsona bat gai-ez-toa denean badakigu zer egin beraz...



  Oskar Bilbao-Goyoaga<oskarbilbao a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 11 09:17):

    Zergatik kostatzen zaigun "gaiago" esatea?  



     Rosalyn Frank irakaslearen artikulu zoragarri hau irakurtzea gomendatzen dizuet. 



    Nahiago baduzue sartu "gai" bilatzailean, eta zoazte zuzenean gaira. 


    Oskar Bilbao-Goyoaga
    Tf. +34 944158251
    Mov. +34 685754094





    On Thursday, 11 December 2014, 0:13, Gorka Azkarate Zubiaur <gorkaazkarate a bildua gmail.com> wrote:




    Çaarrago ycascurago; RS(1596) 22



    --
    Gorka Azk.




    Inprimatu aurretik, gogoratu Ingurugiroarekiko ardura eta konpromisorik handiena dutenek paperik gabeko administrazioa 5 urtetan lor daitekeela defendatzen dutela.
    Administrazioak papera murriztu ahal badu, agian zuk ere bai. 




    Diez de Ultzurrun<ultzu a bildua parlam.euskadi.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 10 12:13):

      Ezgauza’- ere hor dugu, betiere
      Ezgai’- ere bai, apika…
      …Eta horri tira eginez, edo eta atzizki aumentatiboa jarriz: “ezgauzago”, “ezgaiago”.

      Iruñerriko kontuak:

      “Este no es cosa ni pa bajar la basura”.


      From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com] 
      Sent: asteazkena, 2014.eko abenduak 10 11:55
      To: ItzuL
      Subject: Re: [itzul] Gaiago

      Tira: bistakoa da, bistak bista, bai/ez baino ez balego munduan sobran legokeela -ago atzizkia...

      Bide batez: jende asko izaten da "erdi gai" edo, hara, "gutxiago gai" gauza askori erantzuteko. Saiatzenago eta gaiagotuz balihoa, gaitzerdiago.

      Euxebe Portugal<euxebe a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 10 11:46):
      Egun on,

      Nire iritziz, "Orain gai gara........" (ez gaiago). Izan ere, agidanez, lehen ezin genuen erantzun egokia eman (ez ginen horretarako gai), eta orain bai. Bestetik, orain "gaiago" bagara, zer ginen lehen, "gaigutxiago"?
      Jakina, nire uste apala da, eta usteak askotan...










-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141211/ccbc6edc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago