[itzul] Gaiago

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
Or, Abe 12, 09:28:29, CET 2014


Eta horrekin hasita, informazio osagarria, bada bertze modu bat ere, gaur egun ia inon ere ikusten ez dudana, eta kasu batzuetan bederen balio duena, nik uste: “on izan”.  Eta polita ere bada…

Adibidez: “Ni ez naiz deustako on”, “deustako on ez dela jarri da, gizajoa”. Bortzerrietan ibiltzen da (edo “nire adinekoek ibiltzen dugu”?)

Julian

 

 

De: Diez de Ultzurrun [mailto:ultzu a bildua parlam.euskadi.net] 
Enviado el: miércoles, 10 de diciembre de 2014 12:14
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Gaiago

 

Ezgauza’- ere hor dugu, betiere

Ezgai’- ere bai, apika…

…Eta horri tira eginez, edo eta atzizki aumentatiboa jarriz: “ezgauzago”, “ezgaiago”.

 

Iruñerriko kontuak:

 

“Este no es cosa ni pa bajar la basura”.

 

 

From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com] 
Sent: asteazkena, 2014.eko abenduak 10 11:55
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Gaiago

 

Tira: bistakoa da, bistak bista, bai/ez baino ez balego munduan sobran legokeela -ago atzizkia...

 

Bide batez: jende asko izaten da "erdi gai" edo, hara, "gutxiago gai" gauza askori erantzuteko. Saiatzenago eta gaiagotuz balihoa, gaitzerdiago.

 

Euxebe Portugal<euxebe a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 10 11:46):

Egun on,

 

Nire iritziz, "Orain gai gara........" (ez gaiago). Izan ere, agidanez, lehen ezin genuen erantzun egokia eman (ez ginen horretarako gai), eta orain bai. Bestetik, orain "gaiago" bagara, zer ginen lehen, "gaigutxiago"?

Jakina, nire uste apala da, eta usteak askotan...

 

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141212/8492c9d6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago